Burtsa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako burtsek galera txikiak pilatu dituzte saioaren erdian, Israelek Iranen egindako erasoak eraginda

Madrilgo burtsak (Ibex 35) % 0,6 galdu du saioaren erdian; Londreskoak, % 0,58; Pariskoak, % 0,37; Frankfurtekoak, % 0,69, eta Milangoak, % 0,28.
Madrilgo burtsa, artxiboko irudi batean
Madrilgo burtsa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Europako burtsa nagusiek behera egin dute saioaren erdian, Israelek Iranen egindako erasoak eraginda. Zehazki, % 0,28 % eta % 0,69 arteko galerekin iritsi dira eguerdira. 

Ibex 35 indizeak % 0,6 egin du behera saioaren erdian, eta 10.700 puntuen azpitik kokatu da, ozta-ozta bada ere.

Madrilgo burtsan kotizatzen duten baloreen artean, hauek pilatu dituzte galera handienak saioaren erdian: Grifols (% 2,85), Solaria (% 2,69), Sacyr (% 2,10), Acciona Energia (% 2,05), BBVA (% 1,87), Banco Sabadell (% 1,73) eta Repsol (% 1,60). Aitzitik, beste batzuek gora egin dute: Iberdrola (% 0,58), Redeia (% 0,51), Telefonica (% 0,51), Enagas (% 0,37) eta Naturgy (% 0,17).

Europan ere, galera txikiak izan dituzte eguerdian. Horrela, Frankfurteko burtsak % 0,69 galdu du, Milangoak, % 0,28; Pariskoak, % 0,37, eta Londreskoak, % 0,58.

Brent upela, Europan erreferentzia gisa erabiltzen dena, 88,31 dolarrera iritsi da goizeko lehen orduan, baina 86,70 dolarrera jaitsi da eguerdirako.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X