Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
NEGOZIAZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BBVAren eta Sabadellen arteko balizko bat-egiteak 1.500 langile baino gehiagori eragingo lieke Euskadin

Sortutako entitatea berregituratzeko aukera handia dagoenez, eta xehetasun gehiago jakin ezean, logikoa da pentsatzea bat-egiteak ondorioak izan lezakeela langileen eta bulegoen kopuruan.
Sabadell eta BBVA bankuen egoitzak
Sabadell eta BBVA bankuen egoitzak. Argazkia: EFE.

BBVA eta Sabadell berriro eseriko dira 2020an planteatutako bat-egitea negoziatzeko, baina azkenean ez zen gauzatu. Oraingoz, bi bankuek Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi diote "bat-egite posible bat aztertzeko interesa" dutela.

Mugimendu korporatibo horrek, zehaztuz gero, Espainiako banku-egoera aldatuko du berriro, eta ondorioak izango ditu langileentzat. Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) kasuan, bategitetik sortuko litzatekeen bankuak 1.500 langile inguru izango lituzke guztira. Gainera, balizko batasun horren emaitza 338 bulego izango lirateke guztira EAEn.

Sortutako entitatea berregituratzeko aukera handia dagoenez, eta xehetasun gehiago jakin ezean, logikoa da pentsatzea bat-egiteak ondorioak izango dituela langileen eta bulegoen kopuruan. Horregatik, CCOO Euskadi kezkatuta agertu da, eta negoziazioan lan-baldintzak bermatzeko eskatu du dagoeneko.

20240501095439_loli-garcia_
18:00 - 20:00

2015ean, krisi ekonomikoa gertatu eta gutxira, 40 entitate ezberdinek bulegoak zituzten Hego Euskal Herrian. Bederatzi urte geroago, kopuru hori 27ra jaitsi da, Espainiako Bankuak jasotako datuen arabera.

Horrez gain, gaur egun hamar sukurtsaletik zortzi bost entitateren esku daude: Caixabank, Kutxabank, Nafarroako Rural Kutxa, Laboral Kutxa eta BBVA. Zehazki, sukurtsalen % 80,8 bost erakunde horien esku dago, eta datu hori % 71,1ekoa zen 2015ean.

Hala, Caixabankek Hego Euskal Herriko banku-bulegoen % 20,5 ditu, Kutxabankek % 19,58, Nafarroako Rural Kutxak % 16,6, Laboralek % 14,92 eta BBVAk % 9,17.

Kutxanbank da portzentaje handiena duena Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban; Caixabank, berriz, Nafarroako sukurtsalik ohikoena da.

2015 eta 2023 artean, Banco Popular, Bankoa edo Bankia bezalako bankuak desagertu egin dira gure kaleetatik, nahiz eta besteren bat, Unicaja edo Singular Bank adibidez, berriak izan.

Baina gure herrietan presentzia duten bankuen kopurua nabarmen murriztu izanaren arrazoietako bat azken urteetako bat-egite ugariak izan dira.

Grafiko honetan mugimendu horiek guztiak jasotzen dira, 2007tik gaur arte:

Eitb Media Eitb Media

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X