Bat-egitea gauzatzeko negoziazioei heldu diete berriro BBVA eta Sabadell bankuek
BBVA bankuak martxan jarri du berriro makineria Sabadell Bankuarekin bat egiteko, eta zuzendaritzarekin jarri da harremanetan negoziazioei bide emateko. Hala jakinarazi diote Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.
Amua botata, balizko bategitearen baldintzak negoziatu beharko dituzte orain. Bigarren saiakera ofiziala izango litzateke, 2020ko azaroan BBVAk eta Sabadellek onartu baitzuten hilabeteak zeramatzatela bategite bat negoziatzen, baina kontaktuak jakinarazi eta bi astera, pandemia tarteko, bi erakundeek elkarrizketak eten zituztela iragarri zuten.
BBVAk orain lau urte lehen saiakera egin zuenean, Sabadell orain baino askoz ahulago zegoen. Egun, Estatu espainiarreko laugarren banketxea da. BBVAk nahiago izan zuen azalpenik ez eman, baina Sabadellek orduan publikoki jakinarazi zuen operazioa ez zela aurrera atera, ez baitzen ados jarri akzioen trukearen balizko ekuazioari buruz, hau da, eragiketaren prezioari buruz.
Gaur, Sabadell Bankuaren buru den Josep Oliuk baieztatu du BBVAren proposamen bat jaso duela bat-egite baterako. "Banco Sabadelleko administrazio kontseiluak proposamenaren alderdi guztiak behar bezala aztertuko ditu", esan du. Balizko eragiketa hori baieztatu ondoren, Sabadellen akzioek % 7,5 egin dute gora, eta BBVArenak, berriz, % 7,5 jaitsi dira.
Biek ala biek, irabazi handiak dituzte, interes-tasak altu egoteak hauspotuta. Sabadell enpresa txiki eta ertainen negozioan sartuta da, eta Erresuma Batuan TSB bankua du.
Elkartuko balira, BBVAren ekarpena 800.000 milioi eurokoa izango litzateke, % 77; Sabadellena, berriz, 236.000 milioikoa.
Espainiako eta nazioarteko aktiboak kontuan hartuta, Santander da oraindik buru, bilioi bat eta 800.000 milioi eurorekin. Caixabank dago hirugarren.
Mundu osoan 140.000 langile izango lituzte banku berriak, bat-egitea gertatuko balitz, Santanderrek baino 60.000 gutxiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.