GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko Gurutze Gorriko Ospitaleko langileek hiru greba egun egingo dituzte gaurtik aurrera

ELA sindikatuak deitu du lanuztea Osakidetzak azpikontratatutako erietxe horretan. Goizean manifestazioa egingo dute beharginek Basurtuko Ospitaletik Gurutze Gorriaren egoitzaraino.
Bilboko Gurutze Gorriko Ospitalerako sarrera
Bilboko Gurutze Gorriko Ospitalerako sarrera. Argazkia: Google Maps.

Bilboko Gurutze Gorriko Ospitaleko langileek gaur egingo dute ELA sindikatuak deitutako hiru greba egunetako lehena. Gaur, bihar eta etzi daude deituta lanuzteak. 100 pertsona inguruk egiten dute lan bertan.

Bilboko Gurutze Gorriak Osakidetzarentzat egiten du lan, eta bere jardueraren % 90 osasun publikoak azpikontratatuta dago. Hala ere, "lan-baldintzak Osakidetzarenak baino okerragoak dira. Urteak daramatzate erosteko ahalmena galtzen eta lanaldi luzeagoa dute. Gainera, zuzendaritzak atzerapausoak proposatu ditu hitzarmena berritzeko", ELA sindikatuak azaldu duenez.

Hori dela eta, goizean manifestazioa egingo dute Basurtuko Ospitaletik abiatuta, Gurutze Gorriaren aurrean amaitzeko (Urkixo zumarkalea, 65), eta manifestari batzuk gurpil-aulkiarekin joango dira, langileen egoera irudikatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X