SESTAO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Navalen nabe berriak 2025ean hasiko direla eraikitzen aurreikusten du VGPk

Parkean jardueraren % 51 baino gehiago insuatriari lotuta egongo dela uste du, bertan ezartzeko interesa duten industria-enpresen "kopuru handia" dela eta.
VGP Park La Navaleko nabe berriak
VGP Park La Navaleko nabe berriak. Irudia: VGP Group

VGP konpainiak 2025ean hasiko direla VGP Park Navalen nabe berriak eraikitzen aurreikusten du, eta urte berean edo datorren urtearen amaieran hasiko direla urbanizazio-lanak Sestaoko Naval ontziola zegoen lurzatian, enpresako iturriek baieztatu dutenez.

Belgikako taldeari 2021ean esleitu zitzaizkion La Naval ontziola zegoen lurrak, guztira 300.000 m2.

VGPk 2022ko ekainean ekin zien lurzatia egokitzeko lanei, eta lehendik zeuden eraikin eta nabe batzuk eraitsi zituen, etorkizuneko VGP Park Naval parkeari hasiera emateko. Parke hori, logistikoa izateaz gain, "batez ere industriala" izango da.

Iturri berberek adierazi dutenez, lurzaila egokitzeko lanak amaitu dituzte dagoeneko. Aldi berean, Sestaoko Udalarekin hirigintza-izapideak egiten ari dira, urbanizazio-lanak "lehenbailehen" hasteko, lehendik dauden eraikinak birgaitzeko eta nabe berriak eraikitzeko. Hasiera batean, 2024ko bigarren erdian hastea zegoen aurreikusita.

Ezarritakoaren arabera, lursail horietako jardueraren % 51, gutxienez, industriarako izan behar da, baina VGPk adierazi du ehuneko hori "nabarmen handiagoa" izango dela, parkean ezartzeko interesa duten industria-enpresen "kopuru handia" kontuan hartuta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X