Albiste da
Inflazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIak hiru hamarren egin du gora maiatzean, % 3,6raino, eta azpiko inflazioa % 3raino igo da

Argindarraren garestitzeak eta erregaiak iaz baino gutxiago merkatu izanak eragin du, batez ere, urte arteko inflazioaren igoera.
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa
Espainiako Estatuko KPIaren eta azpiko inflazioaren eboluzioa. Grafikoa: EiTB Media

Kontsumoko Prezioen Indizearen urte arteko tasa hiru hamarren igo da maiatzean, % 3,6raino, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datu aurreratuaren arabera. Hortaz, urte arteko inflazioa iazko apiriletik izandako handiena da.

Urte arteko inflazioaren igoera argindarraren garestitzeak eragin du batez ere. Halaber, erregaiak iazko maiatzean baino gutxiago merkatu izanak ere zeresana izan du.

Hirugarren hilabetez jarraian gora egin du urte arteko tasak, martxoan lau hamarren eta apirilean hamarren bat hazi ondoren.

Apiriletik maiatzera, berriz, prezioak hiru hamarren garestitu dira. Hortaz, bosgarren igoera da jarraian.

Azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, hamarren bat hazi da maiatzean, % 3raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Edozein kasutan, inflazio orokorraren azpitik jarraitzen du.

Maiatzeko datu aurreratua datorren ekainaren 13an baieztatuko du Espainiako Estatistika Institutuak.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X