LANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizarte Segurantzan afiliatutako atzerritar kopurua % 2,29 hazi da EAEn eta % 2,98 Nafarroan, maiatzean

Hazkundea nabarmenagoa da 2023ko maiatzarekin alderatuz gero: % 7,53 eta % 5,95 igo baita, hurrenez hurren. EAEn, aipagarria da atzerritarrek ostalaritzan duten presentzia (% 18,47); Nafarroan, manufaktura industriak kanpoan jaiotako langileen % 20,60 biltzen ditu erregimen orokorraren baitan.
Langile atzerritar bat.
Langile atzerritar bat, fruta denda batean. Argazkia: Inklusio Ministerioa

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2.140 atzerritar gehiago zenbatu dira Gizarte Segurantzan afiliatuta, maiatzean (guztira, 95.570). Aurreko hilabetean baino % 2,29 dira. Nafarroan are gehiago hazi da kotizatzen duten atzerritarren kopurua, % 2,98, eta hilaren amaieran 37.471 ziren afiliatuak. 

Espainiako Gobernuaren Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak gaur eman ditu maiatzeko afiliazio datuak. Atzerritar gehienak (% 83,62 EAEn, eta % 84,77, Nafarroan) erregimen orokorrean daude, eta, horrenbestez, % 15 pasatxo autonomoak dira. EAEn, aipagarria da ostalaritzan (% 18,47) edo Etxeko Sistema Berezian (% 14,44) duten presentzia. Foru Erkidegoan, aldiz, nabarmenagoa da manufaktura industrian (% 20,60) duten presentzia –ostalaritzan % 11 dira, eta etxeko lanetan, % 8,65). 

Lurraldeka, atzerritar afiliatuen hazkunde handiena Araban izan zen, % 5,89rekin. Ondoren dago Nafarroa (aipatutako % 2,98). Bizkaian eta Gipuzkoan % 1,55ekoa izan da igoera. 

Aurreko urteko epe berarekin alderatuta, igoera are handiago izan da, 2023ko maiatzean baino % 7,53 atzerritar gehiago zeudelako afiliatuta. Nafarroan ere, portzentajea txikiagoa bada ere (% 5,95) hilabete arteko igoera baino handiagoa da urte artekoa. 

Espainiako Estatuan, 77.912 afiliatu atzerritar gehiago zenbatu dira maiatzean, ia 2,9 milioiren langa erdietsita. Atzerritarrak enplegatu guztien % 13,5 dira, horrenbestez. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X