Aspaldiko oporrik garestienak ekarri ditu aurtengo udak
Uda iritsi da eta, garai honetan ohikoa denez, oporren prestaketetan murgilduta dabil jende asko. Ziur aski, asko izango dira aurten ezusteko bat baino gehiago izan dutenak prezioak ikustean. Izan ere, hotelen, apartamentuen, kanpinen, hegaldien eta pakete turistikoen salneurriak izan dira azken hilabeteetan gehien igo direnak.
Estatuko Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu zituen Kontsumorako Prezioen Indizearen maiatzeko datuak esanguratsuak dira: urtea hasi zenetik, hotelak % 24,9 garestitu dira, hegaldiak, oro har, % 6,6; kanpinak % 4,7 eta Estatu barruko pakete turistikoak % 4,9.
Ondorioz, iaz baino garestiago daude oporretako produktu gehienak. Prezioak iazko maiatzeko datuekin alderatuta, hotelak % 9,4 garestiago daude, kanpinak % 4,7 garestiago eta Estatu barruko pakete turistikoak % 17,7 garestiago. Gehien garestitu dena, ordea, pertsonak itsasoz garraiatzea da; zehazki, iaz baino % 22,2 altuago dago prezioa aurten.
Kontrara, nazioarteko hegaldiak eta nazioarteko pakete turistikoak 2023ko maiatzean baino merkeago daude; prezioak % 7,5 eta % 0,6 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Pandemia mugarri
Covid-19aren pandemia izan zen turismoaren sektorea erabat irauli zuena. Ezarritako murrizketen ondorioz, hotelen, egonaldien, hegaldien eta abarren prezioek beherakada handia izan zuten 2020ko uztailetik 2021eko ekainera arte. Adibide bat jartzearren, hotelen prezioak % 20 inguru jaitsi ziren hainbat hilabeteetan tarte horretan.
2021eko uztailean, ordea, egoerari buelta eman zitzaion, prezioek goranzko joera hartu zuten, eta, 2022an bereziki, hileko igoerak oso handiak izan ziren. Urte horretako apirilean, maiatzean eta ekainean hotelen prezioak % 45 eta % 51 artean igo ziren hilero, aurreko hilabetearen alderatuta. 2023an, hotelen prezioek igotzen jarraitu zuten, nahiz eta neurri txikiagoan egin, eta 2024an ere joera horri eutsi diote. Beraz, esan daiteke hoteletako prezioek nabarmen gainditu dutela pandemiaren ondorioz izandako prezioen jaitsiera.
Hegaldiei dagokienez, igoera handienak 2023an izan ziren, aireportuetako tasak eta erregaiaren prezioa igo egin zirelako.
Datuak ikusita, esan daiteke aspaldiko urteetako oporrik garestienen aurrean gaudela. Prezio-igoera hori, neurri batean, dagoen eskariagatik gertatzen ari da. Zumaiako BQD agentziako arduradun Lore Urangaren hitzetan, "pandemiaren ondoren, carpe diem egoera batean gaude. Jendeak momentua bizi nahi du, bidaiatu eta oporretara joan".
Hori bai, pandemiaren aurretik ohikoa zen bezeroek lehendabizi bisitatu nahi zen lekua aukeratzea eta ondoren, horren araberako aurrekontua ezartzea. Orain alderantziz egiten dute Urangaren esanetan: lehenengo aurrekontua finkatzen dute eta ondoren erabakitzen da nora joan.
Azaldu duenez, destino guztietan eta ostatu mota guztietan igo dira prezioak, baina une honetan badira eskuragarriagoak diren hainbat leku. Hori dela eta, bereziki gomendatzen du euskal aireportuetatik Albaniara, Esloveniara edo Cabo Verdera doazen bidaiak egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Lariyaniren heriotza baieztatu du eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.