Enplegu publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Soldata igoera inposatzen eta negoziazioa ukatzen" duen dekretuaren aurka bozkatzea eskatu dute sindikatuek

Espainiako Gobernuak onartu asmo duen errege-dekretuaren arabera, langile publikoen soldata % 2 igoko da. ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek lan-baldintzak eta soldatak Euskal Herrian negozia daitezela aldarrikatu dute.
Argazkia: @ELAsindikatua
Argazkia: @ELAsindikatua

ELA, LAB, CCOO, Steilas eta ESK sindikatuek langile publikoen soldata % 2 handitzea aurreikusten duen errege-dekretuaren aurka bozkatzeko eskatu diete alderdi politikoei. Horren aurrean, langileen lan-baldintzak eta soldatak Euskal Herrian negozia daitezela aldarrikatu dute.

Gaur goizean Bilbon elkarrekin eskaini duten prentsaurrekoan, Ministroen Kontseiluak ekainean onartutako errege-dekretuaren balorazioa egin dute.

Sindikatu horien arabera, Espainiako Gobernuak (PSOE eta Sumar) neurria "oinarrizko araudi moduan" izendatzeak eragotzi egiten du "hemen" beste soldata igoera bat negoziatzea.

Ministroen Kontseiluan onartu zenetik hilabeteko epean dekretua bozkatu behar da, onartzeko edo indargabetzeko. Testuinguru horretan, sindikatuek ez dezatela dekretua onartu eskatu diete Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei.

Halaber, langile publikoen lan-baldintzak Euskal Herrian erabaki daitezen "beharrezkoak" diren erabakiak hartzeko dei egin diete.

Gauzak horrela, alderdiekin hartu-emanetan jarri dira eta aldebiko bilerak izatera gonbidatu dituzte, euskal langile publikoen soldata Euskal Herrian erabakitzeko aukerak aurrez aurre azaltzeko. Sindikatuen esanetan, PSE-EEk eta PPk ez diote biltzeko proposamenari erantzun, baina gainerakoek onartu egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X