Albiste da
OGASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako Aldundiak 145 milioi itzuli dizkie lan mutualitateetan kotizatu zuten 46.000 pentsiodunei

Egindako erreklamazioa aztertu eta emaitza itzultzekoa izan bada, kaltetutako pentsidunek dagoeneko jaso dutela dagokion dirua azaldu du Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuak.
Berasaluze eta Perona, gaur.
Berasaluze eta Perona, gaur. Argazkia: Gipuzkoako Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiak 145,4 milioi euro itzuli dizkie 1979 baino lehen lan mutualitateetan kotizatu zuten 46.000 pentsioduni 2023ko Errenta kanpainan. Orotara, 163.886 erreklamazio ebatzi ditu Gipuzkoako Ogasunak. Jasotako eskari guztien % 70 da hori.

Auzitegi Gorenaren epaiak aintzat hartuta, Zergabidea plataformaren bidez edota Ogasuneko bulegoetan aurkeztutako erreklamazioen emaitza itzultzea izan bada, eskatzaileek dagokien dirua jaso dute dagoeneko. Aldiz, jasotako eskarietan zuzenketaren bat aplikatu bada, datozen egunotan jakinaraziko zaie kaltetuei informazioa, egindako kalkuluen emaitzarekin. 

Jokin Perona Ogasun eta Finantzetako diputatua eta Irune Berasaluze Foru Gobernuko bozeramailea hedabideen aurrean agertu dira, Gobernu Kontseiluaren ostean. Peronak publikoki eskertu du "Ogasun eta Finantzetako eta IZFEko profesionalek egin duten eta egiten ari diren lana, bi astetan eskabideen % 70 erantzuteko gai izan baitira".

Gainerako eskaerei dagokienez —20.000 inguru—, Ogasun eta Finantzetako diputatuak adierazi du "Aldundiak lanean jarraitzen duela eskaera guztiei erantzun ahal izateko". Ildo horretan, azaldu du "kasu horiek banan-banan" berrikusiko direla, "kasuistika ezberdinak baitaude".  Lasaitasunerako deia egin dio kolektibo horri, "gure helburua baita dena ebatzita edukitzea urtea amaitu baino lehen".  

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X