1978 baino lehen Lan Mutualitateetan kotizatu zuten pentsiodunei % 25eko murrizketa aplikatuko die Arabak
Arabako Ogasunak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) murrizketa aplikatuko die 1978ko abenduaren 31 baino lehen Lan Mutualitateetan kotizatu zuten 52.000 pentsioduni 2023ko errenta-aitorpenean.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak prentsaurrekoan azaldu duenez, Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiaren eskutik dagokion lan-informazioa jaso ondoren, Arabako Ogasunak 2023ko errenta-aitorpenaren zirriborroa egingo die kaltetu guztiei, murrizketa aplikatzeko, Auzitegi Gorenaren epaietan ezarritakoaren arabera.
Ogasun eta Aurrekontu arloak zehaztu duenez, Aldundiak ofizioz kalkulatuko ditu 2023ko errenta-aitorpenean % 25eko kenkaria dagokien 52.000 pentsiodunen datuak; bitartean, "gainerako kaltetuak egiaztatzen jarraituko da".
"Aldundiak ofizioz jardungo du pertsona horiekin, 2023ko datuak erantsiz", zehaztu du Gonzalezek, eta 2018tik 2022ra bitarteko ekitaldietako aitorpenei dagozkien gainerako erreklamazioak oraindik "ebatzi" behar direla azaldu du.
Bestalde, Gonzalezek jakinarazi du Aldundiak, orain arte, 1967 eta 1978 artean Lan Mutualitateetan kotizatu zuten pentsiodunen 23.288 eskaera jaso dituela, eta horiek 2018tik 2022ra bitarteko ekitaldietako aitorpenak erreklamatu ditzaketela, datorren ekainaren 25era arte.
Auzitegi Gorenaren epaiak aitortzen du Gizarte Segurantzako erretiro- edo baliaezintasun-pentsio bat jasotzen dutenek eta 1978ko abenduaren 31 baino lehen Lan Mutualitateetan kotizatu dutenek eskubidea dutela pentsioaren zenbatekoaren % 25eko murrizketa horren zati proportzionalean aplikatzeko, data horren aurretik egindako kotizazioei dagokienez.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.