DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loiolako kuartelen salerosketarako akordioa behin-behinean etetea onartu du Donostiako Udalak

Eneko Goia Donostiako alkateak azaldu duenez, bi arrazoi daude erabakiaren atzean: batetik, Espainiako Gobernuko Kostaldeetako Zerbitzu Probintzialak muga-lerroen inguruan zabaldutako espedientea eta, bestetik, Adiskidetzearen eta Egia Historikoaren Elkarte ultraeskuindarrak jarritako errekurtsoa.
Loiolako kuartelak, artxiboko irudi batean.
Loiolako kuartelak, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Loiolako kuartelen salerosketarako Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioarekin  izenpetutako akordioa aldi baterako etetea onartu du gaur Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak. Bi erakunde horiek iazko abenduaren 18an sinatu zuten akordioa, eta sei hilabeteko epean —abuztuaren 18rako— lurren eskriturak izenpetzea adostu zuten.

Eneko Goia Donostiako alkateak gaiaren inguruko azalpenak eman ditu goizean, hedabideen aurrean. Esan duenez, bi arrazoi daude akordioa behin-behinean etetearen atzean. Lehendabizikoa eta "garrantzitsuena", esan du, Espainiako Gobernuko Kostaldeetako Zerbitzu Probintzialak muga-lerroen inguruan zabaldutako espedientea da. Horren arabera, kuartelen eremuan eraikiko dituzten etxebizitzen eta Urumea ibaiaren artean 100 metroko gutxieneko muga ezarri behar dela dio Kostaldeetako Zerbitzuak. Udalak, ordea, muga hori 20 metrokoa izatea nahi du, eta, horregatik, alegazioak aurkeztu zizkion espedienteari.

Auzi hori argitu artean ezingo da aurrera egin, alkateak zehaztu duenez. "Aurreikusten dugunaren arabera, Kostaldeetako Zerbitzuaren erabakia ez da abuztuaren 18a baino lehen iritsiko. Irailerako espero da, bana hori ere ez da ziurra. Eta hori izan da, hain zuzen, hitzarmena eteteko arrazoia, bi aldeek hala adostuta. Berez, etetea kenduko litzateke erresoluzioa emana denean", esan du.

Beste arrazoia, eskuin muturreko Adiskidetzearen eta Egia Historikoaren Elkarteak Auzitegi Nazionalean akordioaren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa da. Goiaren arabera, oraindik ez dute helegitearen edukia ezagutzen. "Espero dugu ANk lehenbailehen ezagutaraztea edukia", erantsi du.

Nolanahi ere, alkateak nabarmendu du muga-lerroen inguruko espedientearena dela Udalean "izugarrizko eragin ekonomikoa" izan dezakeena. "Azken batean, bertan egin daitekeena erabat ezberdina izango da 100 metroko linea ezarrita edo 20 metrokoa ezarrita", amaitu du.

Behin bi auziok argituta daudenean, Donostiako Udalak egoera aztertu eta aldeei euren jarrera helaraziko die.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X