Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Lana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cementos Rezolako EEEak Añorgako lantegiko 56 langileri eragingo die azkenean

Akordiorik gabe amaitu da sindikatuekin akordioa bilatzeko epea. Neurri sozialetara jo dute 56 lagunetako 52k, eta soilik lau kaleratuko dituzte behartuta.
Cementos Rezola, Añorgan. Argazkia: Jose Mari Plazaola
Cementos Rezola, Añorgan. Argazkia: Jose Mari Plazaola

Heidelberg Materialsek Gipuzkoako Gizarte Segurantzari jakinarazi dio egikaritu egingo duela Añorgako Cementos Rezolaren lantegiko Enplegua Erregulatzeko Espedientea, ikatzaren erabilera bertan behera uzteko egingo duena, langileen ordezkariekin akordioa bilatzeko epea itunik gabe amaitu ostean.

Konpainiak azaldu du espedienteak eragingo dien 56 langileetako (plantillaren erdia) 52k neurri sozialak onartu dituztela, eta soilik lau direla behartuta kaleratuko dituztenak.

Horren harira, Heidelberg Materialsek adierazi du egitasmo sozialarekin bat egiten duten langileei eskainitako baldintzei eustea erabaki duela negoziazio epea akordiorik gabe amaitu den arren.

Horregatik, behartuta kaleratutako lau langileek ere bat egin ahal izango dute "enpresak eskaintzen duen kanpo birkokapen 'premium' programarekin, langile guztiek kontratu egonkorra lortu arte indarrean egongo dena".

Erregulazio espedienteak kaltetutako 56 beharginetatik, 16k aurre-erretiroa hartu dute, 26k kalte-ordaina jaso dute eta birkokapen programan sartu dira (horietako 8 54 urtetik gorakoak), eta 10ek Arrigorriagara joatea onartu dute.

Ikatzaren erabilera uzteko eta industria eraldatzeko 2024-2026 egitasmoa amaitu ostean, enpresak 10-12 lanpostu berri sortzea aurreikusi du Añorgako lantegian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X