TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: LUR-1 euskal satelitea, Mpox eta Ekialde Hurbila

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
LUR-1 euskal satelitea
LUR-1 euskal satelitea

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- LUR-1 euskal satelitea: Arabako AVS (Added Value Solutions) konpainiak orbitan jarriko du gaur LUR-1, Euskal Herrian diseinatu eta garatu den lehen satelitea. Espaziorako bidaia gauzatzeko, satelitea Elon Musk enpresaburuaren Space X konpainiaren Falcon 9 kohetean ontziratu dute. Jaurtiketa 20:18an izango da (Euskal Herriko ordutegia) Ameriketako Estatu Batuetako Indar Espazialak Vandenbergen (Kalifornia) duen basetik.

- Mpox edo tximino baztanga: Suediako agintariek mpox edo tximino baztanga gaixotasunaren aldaera larrienaren lehen kasua atzeman dute. Europan baieztatutako aurrenekoa da, Afrikako kontinentetik kanpoko lehena. Hain justu, aldaera horren kutsatze mailarekin arduratuta, nazioarteko osasun larrialdia ezarri du berriki Munduko Osasun Erakundeak (MOE). Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) aurten bost kasu erregistratu ditu, horietako bat ere ez ekainean eta uztailean, Osasun Ministerioak emandako datuen arabera. Guztira, 2022tik 251 kasu izan dira EAEn, horietatik 245 urte horretan, eta bakarra 2023an.

- Egoera Ekialde Hurbilean: Israelek gutxienez 40.000 pertsona hil ditu Gazan, duela 10 hilabete erasoaldia hasi zuenetik, Gazan agintzen duen Hamasek azken orduetan zabaldutako datuen arabera. Bien bitartean, bake akordioa lortzeko negoziazioek jarraipena izango dute Dohan. Qatar, Ameriketako Estatu Batuak, Egipto eta Israelgo ordezkariak elkartu dira. Oraingo negoziazio mahaian, ordea, Hamasek ez du parte hartuko. Testuinguru horretan, manifestazioa antolatu dute Bilbon, "Aste Nagusian ere, Israel Borrokatu!", Moyua plazatik abiatuta 19:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X