Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itziar Agirre sailburuordeak ordezkatuko du Jokin Perona Ogasun diputatu gisa

Agirrek Eusko Jaurlaritzako ogasunaren arloan eman ditu azken urteak, lehenik Zerga Administrazioko zuzendari gisa eta, ondoren, 2017tik aurrera, Ogasuneko sailburuorde gisa. Perona auto batek harrapatuta hil zen abuztuaren 7an, bizikletan zihoala, Zamorako herri batean.
Agirre, 2022ko irudi batean
Agirre, 2022ko irudi batean. Argazkia: Irekia

Itziar Agirre Eusko Jaurlaritzako egungo Ogasun eta Finantza sailburuordeak ordezkatuko du Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuko gisa, Aldunditik ohar baten bidez jakinarazi dutenez.

Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1975ean, eta  Eusko Jaurlaritzako ogasunaren arloan jardun da 2013tik, lehenik, Zerga Administrazioko zuzendari gisa eta, ondoren, 2017tik aurrera, Ogasuneko sailburuorde gisa.

Horrela, Agirrek Ogasun eta Finantza diputatu kargua hartuko du Jokin Peronaren heriotzaren ondoren. Perona auto batek harrapatuta hil zen abuztuaren 7an, Zamorako herri batean bizikletan zihoala.

Beseteak beste, Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, zuzenbide juridiko-ekonomikoan espezializatua, eta Euskadiko Zuzenbide Autonomikoan espezializazio-diploma ere badu.  

Gainera, zinegotzi da Urretxuko Udalean 2003tik, eta batzarkide izan zen Gipuzkoazko Batzar Nagusietan 2007-2013 bitartean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X