Obrak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leioako errepidea estaltzeko lanak udaberrian bukatzea espero du Bizkaiko Foru Aldundiak

Radio Euskadiko "Cronica de Fin de Semana" irratsaioan egindako elkarrizketan, Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatu Carlos Alzagak adierazi duenez, "estalkia amaitu gabe ere, Leioako errepidearen inguruan zarata 30 dezibel murriztu da".
Leioako (Bizkaia) errepidea estaltzeko proiektuaren artxiboko irudia. EITB
Leioako (Bizkaia) errepidea estaltzeko proiektuaren artxiboko irudia. EITB

Leioako errepidean egiten ari diren lanak uste baino azkarrago doaz, eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, estalkia jartzeko obrak aurreikusitakoa baino urtebete lehenago amaituko dira. Udaberrian bukatzea espero dute. "Borondatea eta prestutasuna" egon direla esan du Carlos Alzaga Bizkaiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak.

Radio Euskadiko "Cronica de Fin de Semana" irratsaioan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "estalkia amaitu gabe ere, Leioako errepidearen inguruan zarata 30 dezibel murriztu da".

Horrela, bizilagunak hasi dira Leioan zarata zertxobait jaitsi dela somatzen, horietako batzuek ETBko kameren aurrean azaldu dutenez. Urte askoan, gau eta egun, autoen joan-etorrien zaratarekin bizi izan dira, eta azken urtebetean errepidea estaltzeko lanak gehitu zaizkio horri. Lanak amaitzen direnean, egoera "asko hobetzea" espero dute batzuek, baina obra "partxe bat" dela uste dute beste batzuek.

Dena estali ondoren hasiko dira errepideari irabazitako 10.000 metro karratuak atontzen. Ingurua herritarren aisialdirako egokituko dute orduan. Lan horiek udan bukatzea espero da.

Bestalde, Alzagaren esanetan, "hobetzeko tartea" dago, besteak beste, Lea Artibain, baina martxan dauden proiektu nagusiak defendatu ditu, Leioako errepidearen estalkia eta ibai azpiko tunela, besteak beste.

Foru diputatuak jakinarazi duenez, alegazioen bi heren ibai azpiko tunelaren proiektuarekin lotutakoak dira. Dena den, datorren urtearen hasieran obrak lizitatzea espero dutela adierazi du.

Gainera, merkantzia-kamioientzako bidesariak ezartzea justifikatu du Alzagak, "herritarrei eta garraiolariei onurak ekartzen dizkietelako".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X