GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urriaren 29rako greba deialdia erregistratu dute Nafarroako Hezkuntza Publikoko sindikatuek

STEILAS, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGTk nabarmendu dutenez, lanuztea iragarri eta astebete pasa denean, "Nafarroako Gobernua ez da indar sindikalekin bildu, ezta eskaerak Mahai Orokorrera eraman da ere, handik Gobernuarekin negoziatzera bidaltzen baikaituzte".
Manifestación docentes del 25 de septiembre. Foto: EFE.
Manifestación docentes del 25 de septiembre. Foto: EFE.

Nafarroako Hezkuntza Publikoan ordezkaritza duten sindikatu guztiek (Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) urriaren 29an sektorearen greba deialdia erregistratu dute astearte honetan. 

"Ikusirik Nafarroako Gobernua ez dela ari irakaslegoarekiko duen ardura betetzen", hezkuntza publikoko sindikatuek bigarren greba egun hau erregistratu dute, eta Gobernuari berriro eskatu diote biltzeko, ohar batean azaldu dutenez. 

Nabarmendu dutenez, lanuztea iragarri eta astebete pasa denean, "Nafarroako Gobernua ez da indar sindikalekin bildu, ezta eskaerak Mahai Orokorrera eraman da ere,  handik Gobernuarekin negoziatzera bidaltzen baikaituzte". 

Egoera honen aurrean, irakasleei grebarekin bat egiteko dei egiten diete, eta Gobernuari "behingoz, negoziazio erreal bati ekitdeko", azpimarratu dute. 

Irailaren 25ean egin zuten lehen greba, eta, sindikatuen arabera, bi irakasletik hiruk egin zuten bat grebarekin. Hezkuntza Sailaren arabera, berriz, jarraipena % 26,5ekoa izan zen.

Sindikatuek, besteak beste, ratioak jaistea, irakasleen gainkarga arintzea (burokrazia, bilerak, ebaluazioak, etab.), plantillen ezegonkortasunarekin amaitzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzen dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X