Volkswagen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Volkswagenek iragarri du hiru lantegi itxiko dituela Alemanian, eta milaka langileren lanpostuak kolokan jarri

Soldatak ere % 10 murriztuko ditu salmenten kolpeari eta errentagarritasunari aurre egiteko. Volkswagenek Landabenen (Nafarroa) duen lantegiko langileek zehaztu dute "lasai" daudela iragarpenaren aurrean.
Volkswagen. EFEren artxiboko irudia
Volkswagen. EFEren artxiboko irudia

Volkswagenek, motorraren munduko ekoizle handienak eta Euskal Herrian presentzia handia duenak, iragarri du gutxienez hiru lantegi itxiko dituela Alemanian kostuak murrizteko eta errentagarritasuna handitzeko, enpresak bizi duen egoera larriari aurre egiteko asmoz. Gainera, enpresak jakinarazi du herrialdeko gainerako zazpi lantegietan ere kostuak murriztuko dituela, eta langileen soldatak % 10 murriztuko dituela.

Hala, Europako auto ekoizle handienak "dozenaka mila" lanpostu murriztuko dituela jakinarazi dio enpresa-batzordeari astelehen honetan. Daniela Cavallo enpresa-batzordeko buruak eta gainbegiratze-kontseiluko kideak adierazi duenez, oraingoz ez dakite zein enpresa itxiko diren, ezta zenbat pertsonari eragingo dion ere.

Alemaniako Gobernua ere kezkatuta agertu da enpresaren krisialdiaren aurrean, baina ez du zehaztu zer neurri hartuko dituzten, nahiz eta adierazi duen "adi" daudela.

Volkswagenek irailaren hasieran iragarri zuen Alemaniako lantegi bat ixtekotan zela, 87 urtean lehendabizi. Hala eta guztiz ere, erabakia bere horretan gelditu zen. Orain, hasieran esandakoa baino erabaki are eta gogorragoa hartu du lantegi erraldoiak, ez baita lantegi bakarra itxiko, eta maila handiko murrizketa iragarri baitute.

Volkswagenek dozena bat lantegi ditu herrialdean zehar, eta 300.000 langile inguru. Hortaz, erabakiak zenbait langiren lanpostuak kolokan jarriko ditu.

Nafarroako Volkswagenen lasaitasun mezua

Volkswagenek Landabenen (Nafarroa) duen lantegiko beharginek zehaztu dute "lasai" daudela iragarpenaren aurrean; izan ere, enpresa-batzordeak Euskadi Irratiari baieztatu dio ez dutela uste honek guztiak euren enpresan eraginik izango duenik.

Volkswagenek bizi duen krisialdia ez da berria

Volkswagenek boladatxo bat darama barne-arazo larriekin. Alemaniako erraldoiak ez dio irtenbiderik aurkitu azken bi urteetatik arrastaka daraman baina orain eztanda egin duen krisiari.

Europako automobil-fabrikatzaile handienak urtebete darama kostuak doitzeko plan bat aplikatzen, baina, antza denez, plan hori ez da nahikoa izan enpresaren salmentetan izandako galerei konponbidea emateko. Hainbat faktorek egin dute bat krisia pizteko, hala nola Txinako ereduen lehia bizia eta eskariaren beherakada.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X