BANKUEN IRABAZIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako sei banku handienek 23.656 milioi irabazi dituzte urteko lehen bederatzi hilabetetan, % 20 gehiago

Orotara, urtarriletik irailera 92.200 milioi euroko diru-sarrerak izan dituzte (marjina gordina), iaz baino % 10,5 gehiago.
Una sucursal del Banco Santander. Foto de archivo: Iker Salgado
Una sucursal del Banco Santander. Foto de archivo: Iker Salgado

Ibex 35ean kotizatzen duten Espainiako Estatuko sei banku handienek —Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja Bankua— 23.656 milioi euro irabazi dituzte 2024 urteko lehen bederatzi hilabetetan. Bankuen gaineko zerga indarrean egonda, inoizko irabazi handienak izan dituzte, iaz epe berean baino % 20 gehiago.

Santander Bankua da datu onenak bildu dituena, 9.309 miloi euroko irabaziekin, % 14 gehiago. Atzetik dago BBVA, aurrekaririk gabeko irabaziekin: 7.622 milioi, % 28 gehiago.

Rankinean hirugarren lekuan CaixaBank ageri da: % 16 egin dute gora finantza erakunde horren irabaziek, 4.248 milioi euroraino. Laugarren postua, berriz, Sabadellek du. Orain arteko markak hautsi ditu banku horrek ere, 1.295 milioi irabazita, % 26 gehiago. 2023 urte osoan bildutako irabazi kopurua berdindu du 2024ko lehen bederatzi hilabeteetan.

Azkenik, bosgarren eta seigarren postuan, Bankinter eta Unicaja daude, hurrenez hurren: lehendabizikoa, 731 milioi euro irabazita ( % 7) eta bigarrena, 451 milioi (% 58). Unicaja da sektorean gehien hazi den erakundea.

Bankuen gaineko zerga

Euzko Alderdi Jeltzaleak akordioa lortu zuen atzo Espainiako Gobernuarekin talde multinazionalei eta bankuei ezarritako zergak kontzertatzeko eta foru ogasunek kudeatu ditzaten. Beraz, bi zergok foru-zerga sistemetan sartuko dira eta Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoaren bidez gauzatuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X