BALANTZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Repsolek 1.792 milioi euro irabazi ditu irailera arte, % 36 gutxiago, petrolioaren eta gasaren prezioagatik

Hirugarren hiruhilekoaren amaieran konpainiaren zor garbia 5.532 milioi euroraino hazi da, eta likidezia, berriz, 9.528 milioi eurokoa izan da.
Repsolen gasolindegi bat Bilbon, artxiboko argazki batean
Repsolen gasolindegi bat Bilbon, artxiboko argazki batean. Argazkia: EFE

Repsol enpresak 1.792 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urtarriletik irailera, iazko epe berean baino % 36 gutxiago, petrolio gordinaren eta gasaren prezioak behera egin baitu, eta, ondorioz, irabazi marjinak txikiagoak izan dira.

Energia konpainia handiak Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeari gaur jakinarazi dionez (CNMV, gazteleraz), negozio bolumena 2.684 milioi eurokoa izan da, 2023ko epe berean baino 30 gutxiago (3.816 milioi euro). 

Halaber, irailera arte mozkin gordin operatiboa (Ebitda) % 22,6 hazi da —5.565 milioi euroraino—. Ebitda adierazle ekonomikoa da, interesak, zergak, balio-galera eta amortizazioak aintzat hartu aurretik enpresaren emaitzak erakusten dituena.

Europan erreferentzia den Brent upelaren prezioak gorabehera handiak izan ditu urteko hirugarren hiruhilekoan eta 82,8 dolarrean saldu da, batez beste.

Era berean, elektrizitatearen prezioa aurreko urtean baino % 43 merkeagoa izan da.

Bestalde, hirugarren hiruhilekoaren amaieran konpainiaren zor garbia 5.532 milioi euroraino hazi da, eta likideziari begiratuta, berriz, 9.528 milioi eurokoa izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X