MERKATARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostiralean hasiko da Euskadi Bono Dendaren azken edizioa, 30 euroko erosketa bakoitzeko 10 euroko deskontuekin

Aurtengo kanpainan tokiko merkataritza sustatzeko 3,5 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak. 16 urtetik gorakoek gehienez hiru bono eskuratu ahalko dituzte (orain arte, bost ziren).
Jendea kalean, erosketa poltsak eskuan
Jendea kalean, erosketa poltsak eskuan. Artxiboko argazkia: EFE

Tokiko merkataritza sustatzea helburu duen Euskadi Bono Denda programaren bosgarren eta azken edizioa datorren ostiralean hasi eta abenduaren 5ean amaituko da.

Aurten, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 3,5 milioi euro bideratuko ditu, iaz baino % 30 gutxiago. 

16 urtetik gorako pertsonak gehienez 3 deskontu eskuratu ahal izango ditu —orain arte, bost ziren—, Euskadi Bono Denda kanpainan atxikitako establezimenduetan. Bonuak eskuratzen dituztenek 10 euroko deskontua izango dute 30 euroko erosketako.

Euskadi Bono Denda programa pandemiaren eta Ukrainako gerraren testuinguruan sortu zen, kontsumoa sustatzeko. Hala ere, pandemiaren aurretik ere tokiko merkataritza sustatzeko horrelako kanpainak egiten ziren.

 "Euskadi Bono Denda egoera zail batean kontsumoari laguntzeko tresna bat izan da, baina orain sektorea modu jasangarri eta iraunkorrean indartuko duten egiturazko programetara bideratu behar ditugu gure ahaleginak", azaldu du Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak gaurko prentsaurrekoan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X