AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko hazkunde aurreikuspena mantendu egin du Europako Batzordeak, eta Espainiarena % 3ra igo du

Euroguneko ekonomia nagusien artean, Frantzia % 1,1 haziko da aurten, eta Italia, berriz, % 0,7. Alemaniak, ostera, hamarren bat egingo du atzera.
Europar Batasuneko banderak Bruselan
Europar Batasuneko banderak Bruselan. Artxiboko argazkia: EFE

Europako Batzordeak aurreikuspen ekonomikoak berrikusi ditu, eta, horren arabera, euroguneko ekonomia % 0,8 haziko da aurten, azken aurreikuspenean iragarri bezala. Aitzitik, Europar Batasuneko hazkunde aurreikuspena hamarren bat jaitsi du, % 0,9raino.

Paolo Gentiloni Ekonomia komisarioak aurkeztu ditu gaur goizean Europako Batzordearen azken aurreikuspenak. Horren esanetan, euroguneko Barne Produktu Gordina % 1,3 haziko da 2025ean, eta % 1,6 (hiru hamarren gehiago) 2026an. Europar Batasunean, berriz, hazkundea % 1,5ekoa izango da datorren urtean, eta % 1,8koa 2026an.

Udaberrian argitaratutako aurreikuspenetan, euroguneko ekonomia aurten % 0,8 eta 2025ean % 1,4 haztea aurreikusi zuen. Europar Batasuneko herrialdeak aintzat hartuta, % 1eko hazkunde aurreikuspena egin zuen aurtengorako, eta % 1,6koa, berriz, 2025erako.

Euroguneko ekonomia nagusien artean, Espainiak izango du hazkunderik handiena (% 3), Frantziak (% 1,1) eta Italiak (% 0,7) baino handiagoa. Alemaniako ekonomiak, ostera, hamarren bat egingo du atzera.

Aurreikuspenak aurreikuspen, egoera ekonomikoaren inguruko zalantzak agerian utzi ditu Europako Batzordeak. Gentiloni komisarioak hondamendi naturalen arriskuaz ohartarazi du, eta, ildo horretan, goi-geruzetako depresio isolatuak Espainian eragindako hondamendia aipatu du.

Bestalde, inflazioari buruzko aurreikuspenak hobetu ditu Europako Batzordeak. Aurtengo urtearen amaieran, % 2,6koa izatea aurreikusten du Europar Batasunean, eta % 2,4koa, eurogunean.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X