Sutea Barakaldon
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barakaldoko etxebizitza eraikin bateko lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua, sute baten ondorioz

Suak gehien kaltetutako lau etxeetako bizilagunak ezingo dira tarte batean itzuli. Garrak argindar-kableetan piztu dira, eta langile bat zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
20241119075237_barakaldo-sutea_
18:00 - 20:00
Lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua, Barakaldon izandako sutearen ondorioz

Sutea piztu da bart Barakaldoko La Torre kaleko 17. zenbakian (Maiatzak 1 etxebizitzak), etxebizitza eraikin batean eta lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua eraikinak egituran kalte handiak izan dituelako, Amaia del Campo alkateak azaldu duenez.

Suak gehien kaltetutako lau etxeetako bizilagunak ezingo dira tarte batean itzuli. Garrak argindar-kableetan piztu dira, eta langile bat zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera. Langileak erredurak ditu, baina ez dago larri.

Halaber, suak kalteak eragin ditu. Amaia del Campo alkatea etxebizitzetako bizilagunengana gerturatu da, eta etxetik aterarazi dituzten bizilagunei udalaren baliabideak eskaini dizkie. Lehen aurreikuspenen arabera, suak fatxadan hartu du, eta bertako bizilagunak ezingo dira tarte batean itzuli.

Edozein kasutan, eraikinaren egitura "ez da kaltetu", alkateak jakitera eman duenez.

Ezbeharraren ondorioz, hainbat etxe argindarrik eta gasik gabe gelditu dira, baina Udalak jakinarazi duenez, gauean berrezarriko dute argindarra eta gaur goizean gas hornidura martxan izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X