Alemaniako multinazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Thyssenkruppek 11.000 lanpostu murriztuko ditu altzairuaren arloan, langileen % 40

Multinazionalak 27.000 behargin inguru ditu. Zehazki, konpainiak aurreikusi du siderurgia sektorean 2030era arte 5.000 bat langile kaleratzea eta 6.000 lanpostu kanpoko hornitzaileen esku uztea.
Thyssenkrupp konpainiaren lantegia. Irudia: EITB
Thyssenkrupp konpainiaren lantegia. Irudia: EITB

Thyssenkrupp Steel Europek estrategiaren berri eman du gaur eta, etorkizunera begira, hurrengo urteetan lanpostuen % 40 murriztea aurreikusi du: 2030era arte 5.000 langile inguru kaleratuz eta 6.000 lanpostu kanpoko hornitzaileen esku utziz.

Enpresak jakitera eman duenez, funtsezko neurrien aplikazioarekin batera "lanpostuen murrizketa nabarmena" eta langileekin lotutako kostuak murrizteko beste neurri batzuk hartuko dira.

Egitasmoan, arrazoi operatiboengatik kaleratzeak saihesteko helburuarekin, beharginen kostuak batez beste % 10 murriztuko dira hurrengo urteetan, eta, horrela, kostu lehiakorren mailara egokituko dira.

"Merkatuko baldintza berrietara egokituko gara, gaitasuna eta kostu espezifikoak murriztuz", azpimarratu du Dennis Grimm Thyssenkrupp Steel Europen kontseilari delegatuak. Horretarako, beharrezkoa da ekoizpena eta prozesuak "optimizatzea eta arrazionalizatzea".

"Jakin badakigu bide honek jende ugariri asko eskatuko diola, batez ere hurrengo urteetan lanpostu asko ezabatu beharko ditugulako lehiakorragoak izateko", azaldu du buruzagiak.

Joan den astean, Thyssenkruppek iragarri zuen 1.400 milioi euroko galerak izan zituela urte amaieran, hau da, iazko 2.000 milioi euro inguruko 'zenbaki gorriak' % 30 murriztu zituela; baina aktiboen balioak 1.200 milioiko galera izan zuela onartu zuen, batez ere Europako siderurgia-negozioak (Steel Europe).

Iragan ostiralean, Bosch konpainiak iragarri zuen 5.500 langile kaleratuko dituela taldearen mugikortasun sektorean, ibilgailu elektrikoen eskari txikiak eta Txinaren lehiakortasunak Europako automobilgintzaren sektorearen krisia handitu dutelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X