Etxebizitzaren gaineko kezka ia hirukoiztu egin da azken urtean EAEn, osasungintzaren pare jartzeraino
Etxebizitzaren eta etxegabetzeen auzia indarrez sartu da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren kezken artean, eta azken urtean, ia hirukoiztu egin da arazo gisa identifikatu dutenen kopurua. Horixe da, bederen, neguko Deustobarometro inkestaren emaitzek diotena.
Galdetutakoen % 41ek aipatu dute etxebizitzaren arazoa azken galdeketa honetan. Iazko inkestan, % 16 izan ziren (herritarren bosgarren kezka zen orduan), hortaz, 25 puntu hazi da bizitokien gaineko ardura. Hala, osasungintzarekin ia parekatuta (% 42) ageri da aurten. Hirugarren arazo handia, 10 puntuko tartera, prezioen igoera dela diote herritarren % 33k.
Inkestaren emaitzak gaur aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Maria Silvestre eta Braulio Gomez proiektuaren zuzendariek eta Iratxe Aristegi ikertzaileak. Galdeketa azaroaren 19tik abenduaren 4ra egin zuten 1.000 herritarren artean.
Deustobarometroak azalarazi duenez, etxebizitza buruhauste handienetakoa da gaur-gaurkoz, baina etorkizunera begira ere ezkortasuna da nagusi. Itaundutakoen % 31k uste dute ez dutela inoiz etxebizitza bat erosterik izango, eta % 28ren aburuz, 10 urte beharko dute horretarako.
Herritarren arabera, etxebizitza politika publikoek ez dute herritarren onespena jaso: 10etik 3,8 nota jarri diete. Gizartearen gehiengoak uste du Estatuak etxebizitza merkatuan eskua sartu behar duela. 10 herritarretik 7 gune tentsionatuak izendatzearen alde daude, alokairuen prezioa mugatze aldera. Are gehiago dira (% 86) alokairu publikoa eraikitzea babesten dutenak, eta % 76k uste dute alokairuagatik emandako kenkariak igo behar direla. Inkestari erantzun dioten hiru laurdenen arabera, Udalek lurzoru gehiago bideratu beharko lukete etxebizitza librea eraikitzeko.
Bada beste datu deigarririk: herritarren % 76k muga ezarriko lukete inork ez zezan bi etxebizitza baino gehiago izan.
Era berean, etxebizitza jabetzan edukitzearen aldekoa da biztanleriaren ia gehiena (% 91), % 86k uste baitute etxebizitza erostea inbertsio onena dela. Zentzu berean, 10 herritarretik 7ren iritzian, alokairuan egotea dirua botatzea da.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Lariyaniren heriotza baieztatu du eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, beste bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.