Espainiako Gobernuak astelehen honetan onartuko ditu energia enpresei kargak ezartzea eta garraioaren hobariak
Espainiako Gobernuak urteko azken Ministro Kontseilua egingo du astelehen honetan, eta neurri ekonomiko sorta onartzea espero da bertan. Hala nola, enpresa energetikoei ezarritako karga 2025era luzatzea, garraio publikorako hobarien luzatzea eta pentsioen igoera.
Alde batetik, astelehen honetan errege lege dekretu bat onartuko du Gobernuak energetikei ezartzen zaien kargaren inguruan, hori baita ERC, Bildu eta BNG bazkideekin duen konpromisoa. Nahiko argia da ez duela Kongresuaren babesa lortuko, EAJ eta Junts kontra daude eta.
Izan ere, bertan behera geratu zen zerga aurreko astean —PP, Junts, EAJ eta Voxen botoekin—. Gobernuak berriro onartu beharko du, aurreikusi bezala, luzatu beharrean.
Bestalde, ez dago argi dieselaren fiskalitatea igo eta gasolinarekin parekatzeko erabakia gaurko kontseiluan hartuko duen ala ez.
Garraio publikorako hobariak
2025eko lehen seihilekoan 2022ko irailetik indarrean egon diren garraio publikorako laguntzak mantentzea ere onartuko da astelehen honetan. Hala, Renferen Aldirietako, Rodaliesetako eta Ohiko Distantzia Ertaineko abonuek doakoak izaten jarraituko dute, idarraldia sei hilabetez luzatuko baita.
Era berean, indarrean dauden hobariak mantenduko dira trenbide-linea batzuetarako, eta Estatuaren eskumenekoak diren autobus-lineak ere doakoak izango dira ohiko bidaiarientzat. Kanarietako eta Balear Uharteetako garraio-abonuak eta hiri barruko eta hiriarteko garraio kolektiboaren abonuetan prezioa gutxienez % 50 merkeagoa izatea sustatzeko zuzeneko laguntzek ere idarrean jarraituko dute.
Deskontuak ezartzeko eta osatzeko konpromisoa hartzen duten autonomia erkidegoei eta toki erakundeei % 30eko jaitsiera ordaintzen die Espainiako Gobernuak, horiek jaitsiera gutxienez %50ekoa izango dela bermatzen badute (%20 jarri beharko lukete, beraz, autonomia erkidegoek eta toki erakundeek).
Aurrekontuen luzapena
Ministroen Kontseiluak onartuko duen beste neurrietako bat aurrekontua luzatzeko errege lege dekretua izango da. Horren bidez, 2023ko kontuen elementu batzuk egokituko dira; izan ere, ordukoak dira gaur egun indarrean daudenak, 2024koak ez baitziren onartu.
Aurrekontuen luzapena automatikoki egiten da urtarrilaren 1era kontu onarturik gabe iristen denean, baina, normalean, doikuntza batzuk egin behar izaten dira.
Pentsioen % 2,8ko igoera
Halaber, urtea amaitu baino lehen pentsioen errebalorizazioa onartu ohi da. 2025erako % 2,8koa izango da. Igoera hori 2023ko abendutik 2024ko azarora bitarteko inflazioaren datuarekin kalkulatu zen eta kotizaziopekoei eta klase pasiboei aplikatuko zaie.
Gizarte Segurantzak oraindik ez du zehaztu zenbat igoko diren gutxieneko pentsioak eta kotizazio gabeko pentsioak. Bizitzeko gutxieneko diru sarreraren (BGD) igoera ere egiteke dago.
Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata ere (LGS) luzatu egin behar da, gerora aplikatuko litzatekeen zenbateko berriaren zain.
Zure interesekoa izan daiteke
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian.