Omnibus dekretua bertan behera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer gertatuko da orain garraio publikoaren deskontuarekin?

Erabiltzaileek ez dute berehala igarriko garraio gehienetan prezioaren igoera, operadore askok deskontuari behin-behinean eustea erabaki baitute, egoera argitu arte. Renfen, aldiz, prezioak ostegunetik aurrera igoko dira.
Metro Bilbao. Argazkia: EITB
Metro Bilbao. Argazkia: EITB

Omnibus lege-dekretua indargabetuta, besteak beste, garraio publikoko deskontuak bertan behera gelditu dira, eta horrek ziurgabetasuna eragin die erabiltzaileei, baita garraio publikoko operadoreei eta erakunde autonomikoi ere.

Oscar Puente ministroak ziurtatu duenez, dekretua indargabetuta, ostegunetik aurrera ez da beherapenik izango garraio publikoan, eta erabiltzaileek tren-, metro- eta autobus-txartelak lehengo prezioan erosi beharko dituzte.

Hala ere, EAEn, operadore eta erakunde gehienek erabaki dute deskontuari behin-behinean eustea, egoera argitu arte eta Espainiako Gobernuak aurrera begira zein asmo duen jakin arte.

Hala, Euskotrenek, Bilboko eta Gasteizko hainbat tren-lineen eta tranbien operadoreak, besteak beste, baieztatu du oraingoz % 50eko deskontua mantenduko duela egoera argitu arte, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailetik baieztatu dutenez.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (Lurraldebus, Dbus...) eta Arabakoaren (Alava Bus) menpeko garraioek ere aldi batean % 50eko deskontua mantenduko dute.

Bizkaian, Metro Bilbao eta Bizkaibus erabiltzeko txartelek % 50eko deskontua bermatuta daukate otsailaren 20ra arte. Bilbobus erabiltzeko txartelek ere bai, baina ez dago argi noiz arte.

Prezioa ostegun honetatik aurrera igoko da Espainiako Gobernuaren menpeko garraioetan, hala nola Renfen eta Estatu barruko busetan. Hori bai: dagoeneko jaulkita dauden hiruhilekoko abonuak apirilera arte erabili ahal izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X