Tentsionatutako merkatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errenteria gune tentsionatu: zer esan nahi du?

Neurriak planteatzen dituen EAEko lehen udalerria da. Alokairu kontratuetan eragina izango du neurriak.
Errenteria gune tensionatu izango dituen ondorioak.
Errenteria gune tensionatu izango dituen ondorioak.

Errenteria bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratzen duen ebazpena argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak. Neurriak planteatzen dituen EAEko lehen udalerria da. Baina, zer esan nahi du horrek?

- Indarrean dauden 5 urteko alokairu kontratuak 3 urte gehiago luzatu ahal izango dira.

- Alokairu kontratuen luzapenetan, % 2,28 baino ezingo dira igo.

- Dagoeneko alokairuan zeuden etxebizitzen kontratu berrietan, % 2,28 baino ezingo dira igo.

- Pisu batera sartzean, jabeak ezin izango du prezioa nahi beste igo.

Badira, ordea, oraindik indarrean sartuko ez diren hainbat neurri, alokairurako prezioen indizea indarrean sartu behar baita horiek aplikatzen hasi ahal izateko. Ondorengoak dira:

- Alokairu berrien kontratuen prezio muga ezartzea.

- Jabego handien alokairuen prezio muga ezartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X