LAGUNTZA PLANA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak iragarri du industria suspertzeko 500 milioi euroko laguntzak bideratuko dituela

Bereziki, enpresa ertain eta txikiei zuzendutako dirulaguntza plana da, eta zati handi bat (100 milioi baino gehiago) deskarbonizazioa sustatzeko erabiliko da. Mikel Jauregi Industria sailburuak kezka agertu du, besteak beste, Trumpek iragarritako muga-zergek izan dezaketen eraginarekin.
Sinedorren planta
Enpresa ertainak eta txikiak lagundu nahi ditu plan berriak. Argazkia: EFE

Europako industria krisi betean dagoenean eta muga-zergek munduko merkataritza eszenatokia hankaz gora jarri duten garaiotan, Eusko Jaurlaritzak industriari laguntzeko 500 milioi euroko laguntza plan berri bat onartu du. Helburua da euskal industria indartzea eta babestea, "batez ere, kanpotik datozen hodei beltzei aurre egiteko".

Hala iragarri du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Gobernu Bileraren ondorengo agerraldian. Esan duenez, "Euskadiko industriari etorkizuneko erronketarako prestatzen" lagundu nahi diete, "teknologian, berrikuntzan, nazioartekotzean edo digitalizazioan" inbertsioak egin ditzaten. "Plan horretan, pisu handia izango du industriaren deskarbonizazioak (...) Enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzen dituen gure industriaren aldeko apustua egiten dugu,  eta baita trantsizio energetikoaren edo eraldaketa digitalaren ondoriozko erronkei aurre egiten ere", zehaztu du.

Ohi bezala, laguntza planaren katalogo osoa eskuragarri dago SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Jaurlaritzaren (euskadi.eus) web orrietan. Halaber, martxoan saio informatiboak egingo dira EAEko hiru lurraldeetan, interesa duten enpresei informazioa zuzenean helarazteko.

Sailburuaren arabera, dirulaguntzak enpresetara ahalik eta azkarren iristea nahi dute, eta horretarako, "tramitazioa asko arinduko" dutela ziurtatu du. Behin eskariak jaso eta kopuruak esleitutakoan, laguntzak jasotzeko epea gehienez bost hilabetekoa izatea nahi dute. "% 50 murriztuko ditugu epeak".

Kezkatuta agertu Jauregi, besteak beste, Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako muga-zergek euskal industria sarean izan dezaketen eraginarekin. "Badakigu une historikoa bizi dugula, eta nazioartean dagoen ziurgabetasuna dela ziurtzat jo dezakegun gauza bakarra".  Nolanahi ere, "2025eko aurreikuspenak onak" direla eta "hazkundeari eustea" espero dutela ere azpimaratu du. "Enpresen konfiantzak eta inbertsioak gora egingo dutela uste dugu, baina hau gerta dadin denok gogor egin behar dugu lan", gehitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X