HIPOTEKAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euriborra % 2,4ra jaitsi da otsailean, 2022ko irailetik izan den baxuena

Urtebeterako euriborraren jaitsiera horri esker, interes aldakorreko hipoteka dutenek batez beste 1.260 euro gutxiago ordainduko dute urtean.
Bilbo
Bilbo. Artxiboko argazkia: EFE

Urtebeterako euriborrak (interes aldakorreko hipoteken kuotak kalkulatzeko Espainian gehien erabiltzen den adierazlea) beheranzko bidea hartu du berriz otsailean, batez beste % 2,407ko tasarekin. Hain zuzen ere, 2022ko irailetik izan den baxuena da

Aipaturiko adierazleak gora egin zuen urtarrilean, % 2,525eraino, bederatzi hilabetez jarraian behera egin ostean.

Horrela, iazko otsailarekin alderatuta, nabarmen murriztu da: % 3,671etik % 2,407ra. Jaitsiera horri esker, interes aldakorreko hipoteka dutenek gutxiago ordainduko dute hilean. 

Hala, 150.000 euroko interes aldakorreko hipoteka-kreditua, 25 urteko epean eta Euriborra gehi % 1eko interesa dutenen kasuan, kuota 105 euro inguru murriztuko da hilean, 1.260 euro inguru urtean.

Ezaugarri bereko baina 300.000 euroko hipoteka dutenen kasuan, 211 euro aurreztuko dituzte hilean, 2.532 euro urtean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X