Mobile World Congress
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak 67 milioi inbertitu ditu Gipuzkoako Multiverse Computing enpresan

Bartzelonan egiten ari diren Mobile World Congressen, Espainiako Estatua euskal enpresan sartzea Europaren autonomia estrategikoa bilatzeko helburuan kokatu du Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministroak.
Multiverse Computing enpresa, Donostian. Irudia: Google Maps
Multiverse Computing enpresa, Donostian. Irudia: Google Maps

Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroak gaur iragarri duenez, Espainiako Gobernuak 67 milioi euro inbertitu ditu Gipuzkoako Multiverse Computing enpresan, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietatearen (SETT) bidez. EITBk jakin ahal izan duenez, operazioarekin Espainiako Gobernuak akzioen % 14 bereganatzen ditu. Horrela, euskal akziodunek (Jaurlaritza, Mondragon, Kutxa...) enpresaren % 37 mantentzen dute.

Martxoaren 6ra arte Bartzelonan egiten ari diren Mobile World Congress (MWC) erakustazokan, Espainiako Estatua euskal enpresan sartzea Europaren autonomia estrategikoa bilatzeko helburuan kokatu du Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministroak.

Ildo horretan, Multiverse Computingek adimen artifizialeko (AI) hizkuntza-ereduak "% 90etik gora" konprimatzeko eredu bat lortu duela azpimarratu du ministroak, eta horrek datu-zentroek energia kontsumoan % 50 inguru aurreztea ekar dezakeela.

Eraldaketa Digitaleko ministroak nabarmendu du "punta-puntako" proiektua dela, "Espainia Europaren buruan jarriko duena", eta Espainiako Gobernua enpresan sartzearekin batera "funtsezko jauzia" ematen dela "AIren lasterketan".

Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministroa, Bartzelonan. Argazkia: EFE Oscar Lopez Eraldaketa Digitalerako ministroa, Bartzelonan. Argazkia: EFE

Donostian du egoitza Multiverse Computingek, eta konputazio kuantikoan oinarritutako software bat garatu du, AI ereduak jatorrizko tamainaren % 10ean konprimatzeko aukera ematen duena, "baliabide gutxiago kontsumituz eta emaitza berdinak lortuz".

Horri esker, adibidez, eredu horiek erabil daitezke "energia gutxiago gastatuz edo gailu txikiagoetan, hala nola errealitate birtualeko betaurrekoetan edo smartphonetan, ordenagailu handien ordez, baita offline moduan ere", azaldu du Ministerioak.

2024an, DIGITALEUROPEk, Europan eraldaketa digitaleko prozesuan dauden industrien patronalak, Multiverse Computing "etorkizun hurbilean" Europako aitzindaria izango zela adierazi zuen. Urte berean, LinkedInek Multiverse Computing sartu zuen "Espainian etorkizun handiena duten enpresen top 20 sailkapenean".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X