ZERGA-ERREFORMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEk eta Podemos Euskadik zerga-erreformari buruzko kontraproposamenak eskatu dizkiote elkarri

Egoera aztertu eta negoziazioak bideratze aldera, bihar Itziar Gonzalo de Zuazo, Itxaso Berrojalbiz eta Itziar Agirre Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun diputatuek, hurrenez hurren, bilera egingo Donostian.
PSE-EEren eta Podemos Euskadiren zuzendaritzen arteko bilera, gaur, Donostian. Argazkia: EFE
PSE-EEren eta Podemos Euskadiren zuzendaritzen arteko bilera, gaur, Donostian. Argazkia: EFE

PSE-EEk eta Podemos Euskadik zerga erreformari buruzko kontraproposamenak eskatu dizkiote elkarri, baina bietako inork ere ez du agertu horretarako borondaterik.

Bi alderdien zuzendaritzak Bilbon elkartu dira goizean, Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak, joan den hilean kargurako berrautatu ondoren, alderdiekin gaur abiatu duen bilera-sortaren barruan. 

Batzarraren amaieran, hedabideen aurrera atera dira bi ordezkaritzen buruak. Andueza izan da hitz egiten aurrena. Azaldu duenez, jeltzaleen eta sozialisten azken proposamenari emandako ezezkoa "birpentsatu" dezala eskatu diote alderdi moreari bileran, eta "zehaztu" dezala zeintzuk liratekeen bere proposamenak.

EAEko sozialisten buruak berretsi du EAJk eta PSE-EEk mahai gainean jarritako proposamena "oso onuragarria" dela herritarren gehiengo zabalarentzat, "diru gehiago biltzea" ahalbidetuko duelako eta, ondorioz, "zerbitzu publikoak hobetzea" ekarriko lukeelako. Hala, jeltzaleekin ondu duten dokumentuan jasotako ildo nagusiak mantentzearen alde agertu da. Bere hitzetan, negoziazioen hasierako fasean Podemos Euskadik egindako zenbait ekarpen jasota daude.

Ondoren, Richar Vaquero Podemos Euskadiren koordinatzaile nagusiaren txanda izan da. Argitu du bere alderdiak ez duela ezer itxitzat eman, eta negoziatzen jarraitzeko prest agertu da. Horrek ere kontraproposamena eskatu die sozialistei, "hobekuntzekin". "Ikusi beharko dugu aldundiek atea itxi duten edo aldaketak onartzeko prest dauden", erantsi du.

Bilera aldundiekin

Aste honetan bertan, Podemos Euskadik sozialisten eta jeltzaleen azken proposamena atzera bota ondoren, aldundiek alderdi guztiekin "betorik gabe" hitz egiten jarraitzeko borondatea agertu dute, zerga-erreforma aurrera ateratzeko babes bila.

Egoera aztertu eta negoziazioak bideratze aldera, bihar dute bilera Itziar Gonzalo de Zuazo, Itxaso Berrojalbiz eta Itziar Agirre Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasun diputatuek, hurrenez hurren. Donostian elkartuko dira, 10:30ean, Aldundiaren egoitza nagusian.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X