EITB DATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Legatza, euskal arrandegietako izarra

Hego Euskal Herritar bakoitzak 3 kilo legatz inguru jaten ditu urtean, beste edozein arrain baino gehiago. Gainera, arrain freskoa nahiago izaten dugu, izoztua baino.
Legatza da gehien kontsumitzen den arraina. Argazkia: EITB.
Legatza da gehien kontsumitzen den arraina. Argazkia: EITB.

Azken hamarkadan arrain gutxiago jaten dugula diote ikerketa guztiek, baina gustukoen dugun arrain espeziea ez da aldatu EITB Data azterketaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan gehien jaten den arraina legatza da, 2014an bezala. Estatuan ere legatza da arrain kontsumituena.

Hortik aurrera, gustuak erkidegoen araberakoak dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan garaian garaiko arrainak oso preziatuak izan ohi dira. Antxoa eta hegaluzea gehien jaten diren bost arrainen zerrendan agertzen dira, izokinarekin eta bakailaoarekin batera.

Nafarroan, aldiz, akuikulturako arrainak kontsumitzen dira gehien-gehien. Izokina, lupia eta urraburua antxoak eta sardinak baino gehiago jaten dira.

Urtean joan eta urteak etorri, arrain motak ere aldatu egin dira. Azken hamarkadako datu orokorrei begiratuz gero, espezie gehienak gutxiago erosten badira ere, akuikulturako arrainen kontsumoak gora egin du, batik bat, izokinarenak, lupiarenak eta urraburuarenak.

Itsaskiei eta moluskuei dagokionez, ganbak eta otarrainxkak dira ohikoenak gure mahaietan. Multzo horretako produktuen kontsumoaren herena dira. Gutxiago jaten dira txipiroien familiakoak eta olagarroa.

Azkenik, kontserben merkatuari begiratuta, hegaluzea da nagusi. EAEko eta Nafarroako biztanleko, batez beste, 2 kilo jaten diraurtean. Muskuiluak, sardinak eta izokin ketua, esate baterako, askoz gutxiago jaten dira.

Arraina erosteko formatuari erreparatuta, nabarmen nahiago izaten da arrain freskoa Hego Euskal Herrian. Erositakoaren % 86 freskoa izaten da, eta % 13, izoztua.

Estatuan ere nahiago izaten dute arrain freskoa baina arrain izoztu gehiago jaten dute, % 21, hain zuzen ere.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X