Eustat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko ezkutuko ekonomia % 25ekoa da merkataritzan, garraioan eta ostalaritzan, eta % 23,5ekoa eraikuntzan

Aitortu gabeko jarduera ekonomiko horiek Barne Produktu Gordinaren % 10,7 izan ziren, 9.318 milioi euro. 2022ko datuak dira, eskuragarri dauden azkenak. Azken neurketatik (2020) % 0,4 hazi da ezkutuko ekonomia.
Hainbat pertsona Bilbon, zebra bide bat zeharkatzen.
Ezkutuko ekonomiaren azken datuak 2022koak dira. Argazkia: EITB Media

Ezkutuko ekonomia, Ogasunean aitortzen ez den hori, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 10,7 izan zen 2022an, Eustat Euskal Estatitistika Institutuak gaur jakinarazitako datuen arabera.

Sektore batzuetan, baina, aitortu gabeko ekonomia hori % 25ekoa da merkataritzan (ibilgailuen konponketa barne hartuta), garraioan eta ostalaritzan. Horien atzetik daude, halaber, eraikuntza (% 23,5 ) eta higiezinen jarduerak (% 16,6). 

Eustatek azaldu duenez, ezkutuko jarduerak dira agintari publikoei zergak edo gizarte-segurantzarekiko kotizazioak ez ordaintzeko, oro har, nahita —zati batean edo erabat— ezkutatzen diren legezko ekoizpen-jarduerak.

Ezkutuko ekonomiak eragindako Balio Erantsi Gordina (BEGd) aurreko neurtaldian, 2020an, baino 1803 milioi gehiagokoa da (% 0,4 ).

% 15etik behera dauden sektoreei dagokionez, honakoak dira: jarduera artistikoak, aisialdikoak eta denbora-pasakoak (% 14,8) eta beste jarduera profesional eta zerbitzu osagarri batzuk (% 10,9). Gainerako sektoreetan, ezkutuko jarduerak askoz ere txikiagoak dira. Informazioaren eta komunikazioen sektorean ezkutuko aberastasuna % 7koa da, eta industrian, % 6,3koa. Lehen sektorean % 3 da, eta hezkuntzako, osasuneko eta gizarte-zerbitzuetako sektoreetan, % 1,6.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X