GERRA KOMERTZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Muga-zergak, indarrean: AEBk ia mundu osoko herrialdeei ezarri dizkio arantzelak; % 104koak, Txinari

Trumpek % 10eko tasa orokorra jarri die dozenaka herrialderen inportazioei; % 20koa, Europar Batasuneko produktuei eta % 104koa, Asiako erraldoiari. Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, berriz, enpresak babesteko neurriak diseinatu dituzte.
Donald Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Donald Trump, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Donald Trump presidenteak iragarritako muga-zerga berriak indarrean jarri dituzte gaur Ameriketako Estatu Batuek (AEB). Neurriek erabateko aldaketa ekarri dute AEBko merkataritza-politikan, eta dagoeneko nazioarteko merkatuetan astindua eta erantzun diplomatikoen oldea eragin dituzte, batez ere Txinaren eta Europar Batasunaren aldetik.

Muga-zerga berriak % 10eko tasa orokorra ezarriko die inportazio guztiei; Europako lehengaien gainekoa % 20ra igoko da, eta Txinaren kasuan, % 104ra artekoa izango da. Gainera, automobilek eta autoen parteek (Mexiko eta Kanadakoek izan ezik) % 25 ordainduko dute. Txina da eraso komertzialaren jomuga nagusia, eta Pekinek ohartarazita zeukan "amaierara arte borrokatuko" zuela, Trumpek mehatxatu duen % 50eko zerga gehigarria ezarriz gero (handi-mandiak bete egin du mehatxua).

Muga-zergen gerrak arrastoa utzi du dagoeneko: munduko burtsek 10 bilioi dolar inguru galdu dituzte. Wall Streetek beherakada handiak izan ditu, Applek eta horren gisako erraldoi teknologikoek gidatuta, eta Asiako eta Europako burtsek galdutakoaren zati bat berreskuratu nahi dute, aste beltzaren hasieran.

___________________

Agian zure interesekoa da: Trumpen muga-zergak, herrialdez herrialde

___________________

Euskadin, Eusko Jaurlaritzak kontingentzia-plan bat prestatu du muga-zerga berriak direla eta. Eusko Jaurlaritzak arrisku handiena duten sektoreak babesteko neurriak aztertu ditu, pandemian zehar abian jarritako laguntzen ildotik. Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak nabarmendu duenez, bestalde, "enpresen ondoan egongo da foru gobernua". Hala, hainbat neurri ditu mahai gainean: zerga alorreko ordainketak atzeratzea, dirulaguntzak ematea, merkatu berriak arakatzeko laguntza ematea edota bertako produktuak kontsumitu daitezn sustatzea.

Era berean, Europar Batasunak muga-zerga industrialak kentzea eskaini dio Washingtoni. Hala ere, Etxe Zuriak ez dio proposamenari erantzun. Ursula von der Leyenek ziurtatu du Europak "tresna guztiak mahai gainean" dituela bere interesak defendatzeko.

Adituak atzeraldi globala ekarriko duen errepresalien zurrunbiloaren beldur dira. Trump, berriz, negoziatzeko prest agertu da, baina "zerbait bikaina" eskaintzen badiote bakarrik.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X