Produktu industrialetan muga-zergarik ez egotea proposatu dio Europar Batasunak AEBri
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak esan du Europar Batasunak AEBrekin negoziatzeko prest jarraitzen duela % 20ko muga-zergen gatazkari amaiera emateko, eta produktu industrialen kasuan zergarik ez ezartzea eskaini diola Washingtoni.
"AEBrekin negoziatzeko prest gaude. Esate baterako, ondasun industrialen kasuan muga-zergarik ez egotea proposatu dugu, beste bazkide komertzial batzuekin egin dugun moduan", adierazi du EBko presidenteak Jonas Gahr Store Norvegiako lehen ministroarekin batzartu ostean.
EBko iturriek zehaztu dutenez, eskaintza horixe mahaigaineratu zuen Maros Sefcovic Merkataritza eta Segurtasun Ekonomikorako komisarioak Howard Lutnik AEBko Merkataritza idazkariarekin eta Jamieson L. Gree arduradun komertzialarekin aurreko ostiralean egindako bileran.
Prentsaren galderei erantzunez, kontserbadore alemaniarrak esan du horrelakoxe eskaintza aurkeztu eta berretsi zutela automobilgintza sektorean ere, baina orduan ez omen zen "erantzun egokirik izan".
Von der Leyenek azpimarratu du Europa "akordio on batera iristeko prest" dagoela, baina "tresna guztiak mahai gainean" dituela, Donald Trump AEBko presidenteak abian jarritako gerra komertzialari irtenbidea emateko.
"Tresna guztiak ditugu mahai gainean. Tresna-sorta bat dugu, eta ikusi egin behar dugu negoziazioak nola doazen, azkenean zein erabili erabaki aurretik", azaldu du.
Era berean, lantalde bat martxan jarriko omen da muga-zergek "zeharka" eragindako kalteak aztertzeko. "Industriarekin lan egingo dugu gure neurri politikoek oinarri enpirikoa dutela ziurtatzeko. Harreman estua izango dugu, elkarrekin lan egiteko eta eragindako kaltea apaltzeko", argudiatu du.
Azkenik, Europako Batzordearen buruak merkataritza dibertsifikatzea proposatu du; hau da, arreta jartzea munduko merkataritzaren gainerako % 83k eskaintzen dituzten "aukera handietan". "Horregatik ari gara sakontzen gure merkataritza kideekin ditugun harremanetan", berretsi du, Mexiko, Mercosur eta Suitza aipatuz, eta etorkizunera begira India, Thailandia, Malaysia, Indonesia eta "beste asko".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.