EUROGUNEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Banku Zentralak interes tasak jaitsiko ditu berriro, arantzelen gerrak bultzatuta

Litekeena da tasak puntu laurdena jaistea, % 2,25era. Gerra komertzialaren eraginez, euroak gora egin du, eta inflazioa % 2aren inguruan dago. Bi faktore horiek lagungarri izango zaizkio Lagardek zuzentzen duen erakundeari.
Christine Lagarde, joan den astean, agerraldi batean.
Christine Lagarde, joan den astean, agerraldi batean. EFE

Aurreikuspen guztien arabera, Europako Banku Zentralak (EBZ) zazpigarrenez jaitsiko ditu gaur interes tasak, % 2,25era (puntu laurdena, % 0,25). Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako muga-zergek bultzatuta hartuko du erabakia bankuak, euroaren igoera eta prezioen beherakada —hori izan da moneta politika ezartzeko irizpideetako bat— lagun dituela.

Beste ezein erabaki ustekabea litzateke. Bilera arratsaldean (14:15ean hasita) du EBZk, Fraktfurten. Martxoarekin alderatuta, oso bestelako giroan du hitzordua euroguneko erakundeak. Joan den hilean tasen beherakada gelditu ala ez mahai gainean izan zuen; oraingoan, berriz, lasaitasunerako deia egin beharko du Christine Lagarde presidenteak, Trumpen arantzelek eragin dezaketen atzeraldi ekonomikoen beldurra uxatzeko.

Inflazioaren bilakaerak mesede egingo dio erabakia hartzean. Prezioek beherako bidea hartu dute, eta KPI orokorra % 2,2an kokatu zen martxoan (% 2,3, otsailean), eta azpiko inflazioa, % 2,4an (% 2,6 otsailean).

Etorkizunera begira, Lagardek mezu zuhurra plazaratzea espero da. Ekainean hitzordu garrantzitsua du Europako Banku Zentralak, aurreikuspen makroekonomikoak eguneratu behar baititu.

Christine Lagardek esana du eskura dituen "tresna guztiak" erabiltzeko prest dagoela prezioen egonkortasunari eusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren lan eskaintzaren lehen probak atzerapenarekin abiatu dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordu eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako (hautagaien % 70 aurkeztu ohi da; gaurkoan % 85etik gora izan dira bertaratutakoak). Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei gertatutakoaren berri eman zaie. Legebiltzarrean agerraldia eskatu du Sailak azalpenak emateko.

El coordinador general de Podemos Euskadi, Richar Vaquero, con cargos y representantes de su partido.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elkarrekin Podemosek zuzenketak aurkeztuko dizkio turismo-zergari "progresiboa eta udalerrien errealitatera egokitua" izan dadin

Miren Echeveste Elkarrekin Podemosen Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak esan duenez, bere taldeak "jarrera ireki, arduratsu eta eraikitzailearekin" egingo dio aurre zerga honen negoziazioari, "aurreproiektua indartzeko eta herri eta hirietako bizitzarekin bateragarria den turismo eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X