URTEKO IRABAZIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eroskik 81,7 milioi irabazi zituen iaz, sozietate zerga dela eta gehiago ordaindu eta % 25 behera egin zuen

Zerga ezarri aurreko emaitza 127,2 milioi eurokoa da, aurreko urtean baino % 23 handiagoa. Halaber, 5.885 milioi euroko balioa duten salmentak egin ditu, azken urtean % 2,7 gora eginda.
Rosa Carabel, Eroski taldeko kontseilari ordezkaria, atzo, Bilbon
Rosa Carabel, Eroski taldeko kontseilari ordezkaria, atzo, Bilbon. Argazkia: EFE

Eroski taldeak 81,7 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen 2024ko urte fiskalean (2025eko urtarrilaren 31ra arte), % 24,35 gutxiago, sozietate zerga dela eta gehiago ordaindu zuelako.

Zerga ezarri aurreko emaitza 127,2 milioi eurokoa da, aurreko urtean baino % 23 handiagoa. Halaber, 5.885 milioi euroko balioa duten salmentak egin ditu, azken urtean % 2,7 gora eginda.

Rosa Carabel Eroski taldeko kontseilari ordezkaria pozik mintzatu da iaz lorturiko emaitzekin, fakturazioak % 34 gora egin duelako eta zerga aurreko emaitza ere 2023koa baino hobea izan zelako.

Zorrari dagokionez, iaz 59 milioi euro amortizatu zituen, hasiera batean hartzekodunekin adostutakoa baino 15 milioi euro gehiago. Guztira, 948 milioi euroko zorra du.

2025ari begira, salmentak % 3,4 handitzea aurreikusten du Eroski taldeak, eta 6.104 milioi eurora heldu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosen aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoa azkenera arte mantentzeko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko, dagoeneko EAJren eta PSE-EEren mahai gainean dagoena. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X