Sindikatuek Hezkuntzaren proposamena errefusatu dute eta beste bat espero dute ostiralerako
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek ez dute begi onez ikusi Hezkuntza Sailak lan-gatazka desblokeatzeko aurkeztu duen proposamena, eta, horri uko eginda, ostiral honetan beste dokumentu bat jasotzekotan gelditu dira. Hori dela eta, datorren astean eskola publikoan egingo diren grebei eutsiko zaie.
Hala baieztatu diete berri agentziei sindikatu horietako batzuek, eta aderazi Hezkuntzaren proposamena ez dela nahikoa euren ustez.
Azaldu dutenez, Hezkuntza Sailak beste proposamen bat bidaltzeko konpromisoa hartu du, eta ostiralean negoziazio-mahaian eseriko dira berriro.
Gauzak horrela, sindikatuek datorren astean, maiatzaren 12tik 16ra deituta dauden greba egunei eusten diete. Hezkuntza ez unibertsitarioko 27.000 irakasle daude grebara deituak. Grebak 180.000 ikasle ingururi eragingo die.
Halaber, indarrean jarraitzen dute hiru euskal hiriburuetan larunbaterako deituta dauden manifestazioak ere.
LABeko iturriek adierazi dutenez, hezkuntza sistemara bideratu beharreko baliabideei inguruan Hezkuntzak gaur aurkeztutako proposamenak ez du ia berrikuntzarik jasotzen duela hilabete aurkeztu zirenekin alderatuta, eta plantilla gaztetzeko proposamenean "atzerapausoak" daude.
Ordainsarien igoerari dagokionez, Hezkuntza Sailak hiru urtetan % 6ko igotzea proposatu du, ehuneko horren % 3an igoera finko bate ezarriz eta beste % 3an aldakorra, Barne Produktu Gordinaren araberakoa, sindikatuetako iturrien arabera.
CCOOk ere errefusatu egin du soldata-eskaintza hori, eta adierazi du Hezkuntzaren proposamena "oso urrun" dagoela bere aldarrikapenetatik.
Miren Zubizarreta ELAko Hezkuntza arduradunak deitoratu du Eusko Jaurlaritzak egindako proposamenean ez agoela aurrerapausorik aurrekoarekin alderatuta. Are gehiago, kasu batzuetan "atzerapausoak" daudela nabarmendu du.
Zubizarretaren hitzetan, proposamen hori "ez da batere serioa", eta, horregatik, sindikatuek beste proposamen bat egiteko eskatu diote Sailari, ostiralean egingo duten bilerari begira.
Azaldu duenez, Lehen Hezkuntzan ratioak ezartzeko proposamena "oso eskasa da, sinbolikoa", eta "albiste ona den arren, ez da nahikoa", etapa guztietara zabaldu beharko litzatekeelako, eta ez Lehen Hezkuntzara bakarrik.
ELAko arduradunaren ustez, soldatak igotzeko azken proposamenarekin ez zaio irakasleen eros-ahalmenaren galerari buelta ematen eta erretiroei dagokienean ere "atzerakada" izan da.
Sindikatuek adierazi dutenez, "negoziatzeko borondatearekin" baina "eszeptizismo handiarekin" joan dira bilerara, bilera hasi baino hiru ordu lehenago jaso baitute Hezkuntzaren proposamena.
Sindikatuen aldarrikapenen artean daude lan-kargak murrizteko, erretiro-baldintzak hobetzeko eta plantillak gaztetzeko neurri zehatzak adostea, bai eta galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea, enplegu publikoa bermatzea eta lanpostuak egonkortzea ere, alde bakarrez erabakitzen ari diren zentro publikoen bat-egiteen eta itxieren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Angularen arrantza kanpainak bertan behera jarraitzea berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Gorenak
Iazko azaroan, 2025-2026rako aurreikusitako angularen kanpaina bertan behera geratu zen EAEn, Eusko Jaurlaritzaren txostenek espeziearen egoera kritikoa egiaztatu ondoren.
Diesel litroa 2 eurotik gorakoa da jada Hego Euskal Herriko gasolindegi askotan
Gasolioaren prezioa % 30,78 igo da martxoan, Irango gerrak eragindako ezegonkortasunaren ondorioz, eta maximo berria ezarri du, litroko 1,916 eurora iritsi baita EAEn, batez beste, 2022ko uztailetik izan duen preziorik garestiena.
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.