HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Steilasek dio akordioak "argi-ilunak" izan arren irakasleen baldintzak nabarmen hobetzen dituela

Sindikatuak azaldu duenez, borroka ez da "hemen amaitzen" eta jarraituko du "Euskal Eskola Publikoak dituen beste hainbat erronkari eta arazori konponbideak bilatzen".
Steilas sindikatuko ordezkariaren lehen balorazioa, ostiralean, akordioa lortu ondotik
Steilas sindikatuko ordezkariaren lehen balorazioa, ostiralean, akordioa lortu ondotik. EITB Media

EAEko hezkuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleen inguruko gatazkari amaiera eman dion akordioaren balorazio positiboa egin du Steilas sindikatuak. Akordioak "argi-ilunak" dituela onartu arren, irakasleen lan-baldintzak "modu esanguratsuan" hobetzen dituela azpimarratu du.

Ohar baten bidez azaldu duenez, unibertsitatez kanpoko irakasleen akordio arautzailearen negoziazioa 2020ko udazkenean hasi zen, beraz, "bost ikasturte luze behar izan dira honaino iristeko". Steilasen esanetan, behin eta berriro saiatu ondoren, ikasturte honetan lortu dute "batasun sindikala eta horrek arrakasta izan duenik ezin ukatu". "Babes historikoa eman digute langileek eta grebak inoizko jendetsuenak izan dira", gaineratu du.

Steilasek argi eta garbi utzi nahi izan du ez duela "inoiz" akordiorik gutxiengoan sinatuko. Urte hauetan guztietan Hezkuntza Saila "alde bakarrez atzerapausoak inposatzen" ibili nahian aritu dela adierazi du sindikatuak, eta horren aurrean "tinko" mantendu dela.

"Prozesu honetan guztian mahai negoziatzaile ugari izan ditugun arren, azken greba dinamika sendoa martxan jarri arte, Hezkuntza Sailak ez du apenas edukirik ipini proposamenetan", salatu du sindikatuak.

Hala ere, sindikatuaren arabera, borroka ez da "hemen amaitzen" eta jarraituko du "Euskal Eskola Publikoak dituen beste hainbat erronkari eta arazori konponbideak bilatzen". 

Etorkizunari begira, nabarmendu du greba dela "borroka-tresna eraginkorrena".

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak gaur goizean Euskadi Irratian egindako elkarrizketan esan duenez, sindikatuekin lortutako akordioa "historikoa" da, Hezkuntzaren kalitatea, berrikuntza eta emaitzak "erdigunean" jartzen dituelako.

20250512091711_pedrosa-euskadi-irratia_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X