Espainiako Estatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrerantzean ezingo da dei komertzialik egin sakelako telefonoen bidez

Espainiako Estatuan indarrean sartu da hori agintzen duen araua. Telefono bidezko iruzurrei aurre egiteko neurrietako bat da.
Spam deia. Argazkia: EITB Media
Spam deia. Argazkia: EITB Media

Gaur, ekainak 7, indarrean sartu da dei komertzialak sakelako telefonotik egiteko debekua, Espainiako Gobernuak telefono bidezko iruzurrei aurre egiteko egitasmoaren baitan jasotako neurrietako bat.

Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren TDF/149/2025 arauan jasotako neurriarekin "piraten" iruzurrak galarazi nahi dituzte. Espainiako zenbakiak erabiliz eta nortasunak faltsutuz erabiltzaileen informazio konfidentziala (bankuko datuak, etab.) lortzen saiatzen diren iruzurgileei atea itxi nahi diete horrela.

Dei komertzialak egiteko 800 eta 900 zenbakiak jarri dituzte erabilgarri, biak doakoak, eta orain arte deiak jasotzeko bakarrik baziren ere, aurrerantzean deiak egiteko ere balioko dute.

Horrela, horretarako espresuki prestatutako zenbakietatik (Telefonicaren 1004, adibidez), numerazio geografikotik edo aipatu 800 eta 900 zenbakietatik egin ahal izango dira dei komertzialak. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X