ZORRAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

664 pertsona edo enpresak 322,4 milioi euroko zorra dute Nafarroako Ogasunarekin

Zerrendan aurreko urtean baino 11 zordun gehiago agertzen dira. Zor den kantitatea ere hazi egin da eta 2,8 milioi euro gehiagokoa da. Zordun gehienak pertsona juridikoak dira eta ia denek Nafarroan dute egoitza.
sede-departament-economia-hacienda-navarra

Nafarroko Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Sailaren egoitza.

Nafarroako Gobernuak 2024ko abenduaren 31an Ogasunarekin zorrak zituzten pertsona eta enpresen zerrenda argitaratu du. Guztira, 664 zordun dira, aurreko urtean baino 11 gehiago. Guztien artean 322,4 milioi euro zor dituzte, 2,8 milioi gehiago.

Foru Gobernuak azaldu duenaren arabera, 42 zordun lehen aldiz agertu dira zerrenda horretan. Aldiz, 31 zerrendatik atera dituzte hainbat arrazoi medio, besteak beste, hartzekodunen lehiaketa amaitu delako, zorra 120.000 eurotik jaistea lortu dutelako edo ordainketen epeak luzatu direlako.

Zerga motari dagokionean, BEZa da zorrik handiena pilatzen duena: 105,1 milioi euro. Ondoren datoz zigorrak (60,3 milioi) eta epe barruan erantzun ez diren atzerapen-espedienteak (50,3 milioi).

Jarduera sektoreei begiratuta, eraikuntza/promozioa, merkataritza eta ostalaritza dira Ogasunarekin zor handiena dutenak. Sektore horietan dago zor guztiaren % 55a, 178,3 milioi euro.

219 zordun eraikuntza sektorekoak dira. Halaber, zor duten kantitatea jaitsi egin da aurreko urtearekin alderatuta eta 107,5 milioitan gelditu da. Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan 147 zordun daude eta 70,7 milioi euro zor dituzte.

Zordun mota eta helbidea kontuan hartuta, aldiz, % 76,31 pertsona juridikoak dira eta % 90,83k Nafarroan du egoitza.

Guztien % 9,64 (64 zordun) hartzekodunen lehiaketan daude.

Zordunen zerrenda argitaratuta, Nafarroako Ogasunak Zergen Foru Lege Orokorra betetzen du. Honen arabera, derrigorrezkoa da 120.000 eurokoa baino zor handiagoa duten pertsonen eta enpresen berri ematea; beti ere, zor irmoa bada eta abenduaren 31n bertan behera utzita edota atzeratuta ez badaude.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X