LAN-ISTRIPUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Eskoriatzan azken lan-istripu hilgarriak salatzeko

LAB, ESK, Steilas, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuek ahotsa altxatu dute ostiral honetan Eskoriatzan, basogintza sektoreko lan prekaritatearen aurka.

LAB, ESK, Steilas, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Eskoriatzan, 'Patronalak eta instituzioek gaixotu eta hiltzen gaituzte' lelopean.

Joan den astelehenean bi langile hil ziren. Altsasun (Nafarroa) basolanak egiten ari zen 45 urteko behargin bat lan istripuz hil zen, pago baten adarrak jota, eta Donostian, lorezaintza lanak egiten ari zen 65 urteko langile batek istripu ez traumatikoa izan zuen eta bertan hil zen.

Horrez gain, asteartean beste langile bat hil zen, Eskoriatzan, basolanak egiten ari zela adar baten kolpea jasotzean, eta horrek sektoreak pairatu dituen prekaritate baldintzak agerian utzi ditu berriro.

Sindikatuek basozaintza iraunkorreko eredu baterantz aldatzeko eskatu diete Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiei, segurtasuna, biodibertsitatea eta bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko. Proposatzen dituzten berehalako neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira: lurzoru publikoan basogintza intentsiboa debekatzea, lurzoru pribatua arriskuen arabera zonakatzea eta erakundeek baimenen, ordutegien eta lan-baldintzen gaineko kontrol handiagoa egitea.

Deialdia egin duten erakundeek gogorarazi dute azken hiru urteetan basoan 11 langile hil direla, eta horietatik 9 ustiapen intentsiboko lanetan hil zirela. Halaber, prebentzio-neurri faltak eta zaharkitutako makineriaren erabilerak hil egiten duela salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X