GERRA KOMERTZIALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EB eta AEB, muga-zergei buruzko “atariko akordioa” lortzear

Trumpek akordiorako jarritako epemuga asteazkenean, uztailaren 9an, amaituko da, eta AEBko Merkataritza idazkariak esan du abuztuaren 1ean jarriko dituztela indarrean muga-zergak.

von-der-leyen-efe

Von der Leyen, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Europako Batzordeak jakinarazi du AEBrekin muga-zergei buruzko “atariko akordioa” lortzeko bidean dela, ituna negoziazio prozesua uztailaren 9an, asteazkenean, amaitu aurretik lortzeko.

Europako Batzordeak esan du Ursula von der Leyen buruak eta Donald Trump AEBko presidenteak telefonoz hitz egin zutela igandean, gaia aztertzeko.

“Atariko akordio batera iristeko aurrerapausoak eman dira. Estatu kideei ostiralean galdetu genien. Gure presidenteak atzo AEBkoarekin hitz egin zuen. Jo eta su ari gara lanean uztailaren 9rako zerbait edukitzeko”, adierazi du Olof Gill Europako Batzordearen bozeramaileak egunero egin ohi duen prentsaurrekoan.

“Ez dut gaiaren inguruan ezer gehiago esateko. Maila politiko gorenean ari gara lanean, maila tekniko guztietan”, gehitu du.

Marcos Sefcovic Europako Merkataritza komisarioak goi mailako batzarrak egin zituen aurreko astean akordioa lortzeko, eta ostiralean Estatu kideetako enbaxadoreekin bildu zen, guztiaren berri emateko.

Von der Leyenek esana du Europar Batasunaren eta AEBren arteko merkataritza hain handia izanda, atariko akordioa lortzea ikusten zuela aukera bakar gisa.

Howard Lutnick AEBko Merkataritza idazkariak atzo esan zuen muga-zergak abuztuaren 1ean sartuko direla indarrean, akordiorik ezean.

Ekonomiari buruzko albiste gehiago

Ramiro Gonzalez diputado general Alava
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Talgoren operazioa "datozen egunetan, uztailean, gauzatzea" espero du Ramiro Gonzalezek

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, Sidenor buru duen euskal partzuergoak (Finkatuz Eusko Jaurlaritzaren funts publikoak eta BBK eta Vital kutxek ere parte hartzen dute horretan) Talgo erosteko negoziazioei ekin diete berriro azken egunetan, eta "bide onetik doaz". Ildo horretan, operazioa datorren astean edo uztailean gauzatzea espero duela esan du. 

Jose Antonio Jainaga Joxe Mari korta saria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jose Antonio Jainagak 2025 urteko Joxe Mari Korta saria jaso du

Jose Antonio Jainagak Imanol Pradales lehendakariaren eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren eskutik jaso du saria. Imanol Pradalesek eskerrak eman dizkio Sidenorreko presidenteari, bere ibilbide luzean erakutsitako konpromisoagatik, "aurrera pauso bat eman, arriskuak hartu eta inbertitzen dutenei balioa ematen dien" euskal ereduari erantzuten diolako.

Gehiago kargatu