Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
EKONOMIA ETA ENPLEGUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal ekonomia % 2,2 hazi da iaztik

Enpleguak % 1,4 egin du gora bigarren hiruhilekoan, Eustaten datuen arabera. Lehen hiruhilekoarekin alderatuta, igo egin dira bai BPGa (% 0,5), bai enplegua (% 0,3).

Langilea fabrika batean. Artxiboko argazkia: EITB.

Langilea fabrika batean. Artxiboko argazkia: EITB.

Euskal Autonomia Erkidegoko barne produktu gordina (BPG) % 2,2 hazi da urteko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko garai berarekin alderatuta. Enpleguak ere gora egin du, 13.000 lanpostutik gora.

Eustatek asteazken honetan argitaratu du bigarren hiruhilekoko kontu ekonomikoen aurrerapena. Adierazi duenez, aurrerapen hau egiteko unean eskuragarri zegoen koiunturazko informazio ekonomikoaren arabera, BPGaren igoera zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritu da nagusiki.

Datuak urteko lehen hiruhilekokoekin alderatuz gero, hazkundea % 0,5ekoa izan da.

Enplegua ere hazi egin da apiriletik ekainera, % 1,4. Lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtzen da eta bigarren hiruhilekoan iaz baino 13.000 lanpostu gehiago daudela kalkulatu da. Aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,3ko hazkundea zenbatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X