Lan-merkatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora

Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.

Ingenieros de Mondragon Unibertsitatea.

Automobilgintza sektoreko langile talde bat. Argazkia: EITB Media

Euskal Autonomia Erkidegoan joan den otsailean 106.994 langabe erregistratu ziren enplegu zerbitzu publikoaren bulegoetan, urtarrilean baino 1.146 gutxiago (-% 1,06). Nafarroan, berriz, 29.887 langabe izan ziren otsailean, aurreko hilean baino 273 gehiago.

Horrela, Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude (136.831), astearte honetan Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak argitaratutako datuen arabera.

Iazko otsailarekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan 1.459 langabe gutxiago daude, hau da, urtearteko % 1,35eko jaitsiera izan da.

Nafarroan, 29.887 langabe zenbatu dira, eta 2025eko otsailarekin alderatuta, datua iazkoa baino baxuagoa da, % 2,58ko jaitsiera izan baita.

Estatuari dagokionez, langabeziak gora egin du otsailean aurreko hilabetearekin alderatuta; 3.584 lagun gehiago baitaude lan barik (+% 0,5). Urtearteko datuei erreparatuta, berriz, 150.803 langabe gutxiago daude. Guztira, Estatuan, 2.442.646 langabe daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Denis Itxasok EH Bilduko ordezkariak hartu ditu etxebizitza arloko krisiaren inguruan hitz egiteko

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua, Denis Itxaso, eta EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, Pello Otxandiano, ostiral honetan bildu dira Eusko Legebiltzarrean, etxebizitzaren krisia eta etxebizitza arloko politikak aztertzea helburu. EH Bilduk Posible 30K ekimena aurkeztu dio bertan sailburuari; etxebizitzaren arloko bere proposamenak jasotzen dituena. Etxebizitza sailburuorde Miguel de los Toyos eta EH Bilduren Programa idazkari Nerea Kortajarena ere izan dira bileran.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X