ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako dozena bat udalek eta hainbat elkartek Azantzako aerosorgailuen proiektua errefusatu dute

Aizpunen egindako ekitaldi batean, Mikel Irujo Industria kontseilariak Nafarroako sektore berriztagarriaren egoera azaldu du. Ondoren Udalek euren iritzia azaldu dute ohar baten bidez. Hala ere, eskerrak eman dizkiote kontseilariari bertara hubiltzeagatik, "inguruko biztanleen eskaerak entzun dituelako".

Azantzako proiektuaren aurkako pankartak. Irudia: EITB

Goñerriko Udala Azantza herrian aerosorgailuak jartzeko proiektuaren aurka agertu da. Ohar baten bidez eman du horren berri, Ameskoabarrena, Beraskoain, Bidaurreta, Ziriza, Etxauri, Gesalatz, Lezaun, Jaitz, Olloibar, Deierri eta Zabaltzako udalen izenean, bai eta Goñiko eta inguruko herrietako hainbat elkarte eta biztanleren izenean ere.

Horien ustez, proiektu honek "jasangarritasuna izan beharrean, kalte larria ekarriko die ingurune naturalari, biodibertsitateari eta biztanleen bizi-kalitateari".

"Ez gaude energia berriztagarrien aurka, baina bai proiektu horiek inposatzen ari diren moduaren kontra, gardentasunik, parte-hartzerik eta lurraldearekiko errespeturik gabe", kritikatu dute.

Ez gaude energia berriztagarrien aurka, baina bai proiektu horiek inposatzen ari diren moduaren kontra

Gainera, publikoki salatu dute "deskarbonizazioaren izenean energia berriztagarriekin espekulatzen duten inbertsio taldeei proiektuak saltzen dizkieten enpresen jokabide mafiosoa ".

Aizpunen egindako ekitaldi batean, Mikel Irujo Industria kontseilariak Nafarroako sektore berriztagarriaren egoera azaldu du. Ondoren, Udalek euren iritzia eman dute. Hala ere, eskerrak eman dizkiote kontseilariari hurbiltzeagatik, "inguruko biztanleen eskaerak entzun dituelako".

 

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X