Renfek tren zerbitzua etengo du gaurtik aurrera Gipuzkoako zati batean, AHTaren lanengatik
Abuztuaren 3ra bitartean Andoain eta Irun arteko tren-zirkulazioa etengo da, abuztuaren 4tik irailaren 7ra bitartean, Hernani eta Irun arteko tartea da moztuko dena, eta, azkenik, irailaren 8tik 21era bitartean Pasaia eta Irun arteko zatian izango du eragina. Renfek 8.000 autobus baino gehiago programatuko ditu lanek irauten duten bitartean zerbitzua bermatzeko.
Gaurtik aurrera, etenak izango dira Renfek Gipuzkoan eskaintzen duen tren zerbitzuan. Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eta azpiegituran egin beharreko bestelako lanen ondorioz, autobusez eskainiko dute zerbitzua.
Renfek ohar batean adierazi duenez, lan horien ondorioz, uztailaren 25etik irailaren 21era bitartean eten egingo da tren zerbitzua aldirietako zerbitzuaren tarte jakin batzuetan eta distantzia ertain eta luzeko ibilbideetan.
AHTaren lanek trenen trafikoan izango duten eragina hiru fasetan aurreikusten da.
Uztailaren 25etik abuztuaren 3ra bitartean Andoain eta Irun arteko tren-zirkulazioa etengo da. Aldi horretan autobusak programatuko dituzte Andoain eta Irun artean, bi noranzkoetan, eta geldialdiak egingo dituzte honako herrietan: Andoain, Urnieta, Hernani, Donostia, Gros, Ategorrieta, Intxaurrondo, Herrera, Pasaia, Lezo Errenteria, Irungo Bentak eta Irun.
Ondoren, abuztuaren 4tik irailaren 7ra bitartean, Hernani eta Irun arteko tartea da etengo dena. Hernani eta Irun artean autobusak programatuko dira, bi noranzkoetan, Hernanin, Donostian, Grosen, Ategorrietan, Intxaurrondon, Herreran, Pasaian, Lezo Errenterian, Irungo Bentetan eta Irunen geldialdiak eginez.
Azkenik, irailaren 8tik 21era bitartean Pasaia eta Irun arteko zatia baino ez da etengo. Pasaia eta Irun artean autobusak programatuko dira, bi noranzkoetan, Pasaian, Lezo Errenterian, Irungo Bentetan eta Irunen geldialdiak eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Hauek dira gaurko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola, osasunean, hezkuntza edo larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek dira bermatuko direnak.
EAEko medikuek beren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute
Medikuntzako ehunka profesionalek euren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute astelehen honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egindako manifestazioetan, eta "kosta ahala kosta" helburuak lortuko dituztela ziur agertu dira.
Tubos Reunidosek lan-erregulazioko espedientean aurreikusitako 301 borondatezko kaleratzeak lortu ditu
Enpresak gaur, astelehena, 15:00ak arteko epea eman zuen beharginek borondatez lana uzteko. Azpimarratu du helburu hori beharrezko urratsa zela bideragarritasun-plana lortzeko.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, jarraipen osoarekin
Langile talde batek piketea egin du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Energia sektorerako eta mozkin handiko enpresentzako zergak proposatu ditu EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa zuzendariak azaldu duenez, aberastasuna "banatzeko" neurri-sorta proposatu dio koalizioak Espainiako Gobernuari, "gerraren ondorioak familiek ordain ez ditzaten".
Errenta kanpaina apirilaren 15ean hasiko da Bizkaian
Bizkaiko zergadunek ekainaren 30era arteko epea izango dute errenta aitorpena egiteko, eta hiru bide izango dituzte horretarako: aurrez aurre, telefonoz eta online. Gainera, aurten, 20.000 eurora igo da errenta aitorpena derrigor aurkezteko errenta-zenbatekoa.
Arabako errenta-kanpaina apirilaren 7tik ekainaren 25era izango da
Zergadunek "Rentafacil" modalitatean egindako proposamena onartu ahal izango dute egoitza elektronikoan, apirilaren 7tik ekainaren 17ra bitartean. Halaber, "Rentared" Arabako Ogasunaren Laguntza Programaren bidez egindako aitorpenak ere apirilaren 7tik aurrera aurkeztu ahal izango dira.
Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak.
Brent upelaren prezioak 105 dolarren langa gainditu du
Iranen aurka AEBk eta Israelek egindako erasoaren aurretik, petrolio upelak 72 dolar balio zuen. Gainera, gas naturalaren prezioa % 2 baino gehiago igo da, eta megawatt orduko 52 eurotik gorakoa da jada. Aliatuek Ormuzko itsasartea berriz irekitzen laguntzen ez badute, NATOk "etorkizun makurra" izango duela ohartarazi du AEBko presidenteak.