Ekintza sindikalari buruzko urteko txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

LAB sindikatuak lan-gatazkak direla eta 204 prozesu abiatu ditu 2024-2025 lan-urtean; 75, greben bidez

Sindikatuak aurkeztutako ekintza sindikalaren urteko txostenaren arabera, gatazken % 61ek negoziazio kolektiboa eta zerbitzu publikoen defentsa izan dute ardatz gisa. Lurraldeei erreparatuta, prozesu gehienak Bizkaian izan dira, baina langile kopuruari dagokionez, Araban izan esku-hartze gehienak. 

residencias adinekoen egoitzak Gipuzkoa manifestazioa Donostia
LABek Gipuzkoan egindako manifestazio baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

2024-2025 lan-urtean zehar LAB sindikatuak lan-gatazkak direla eta 204 prozesu abiatu ditu, eta horietatik 75etan greba erabili du mobilizazio-tresna gisa, astelehen honetan sindikatuak aurkeztutako ekintza sindikalaren urteko txostenaren arabera.

Gatazken % 61ek negoziazio kolektiboa eta zerbitzu publikoen defentsa izan dute ardatz gisa; % 31, ordea, patronalak edo Administrazioak eragindako eskubide murrizketek eraginda izan dira, LABek ohar bidez jakitera eman duenez.

Gatazka "potoloenak" alor publikoan izan dira. Prozesuen % 74 zerbitzu publikoen eta negoziazio kolektiboa defendatzeko aktibatu dira. Gatazka guztien % 43 sektore feminizatuetan jazo dira.

Alor industrialari dagokionez, gatazken % 55 langileak kaleratu edo lantegiak itxi nahi izan direlako abiatu dira; % 40, berriz, lan-hitzarmenaren negoziazioarekin eta lan-baldintzak hobetzearekin lotuta egon dira.

Zerbitzuen sektore pribatuan, ordea, negoziazio kolektiboa nagusitu da (gatazken % 62).

Lurraldeei erreparatuta, gatazka kopuru gehienak Bizkaian izan dira, baina langile kopuruari dagokionez, Araban gertatu dira borroka gehienak.

LABek oharrean azpimarratu duenez, lan-urte honetan zehar hainbat ekimen landu dira beste sindikatuekin, gutxieneko euskal soldata dela eta, hala nola egungo eskumenen barruko lanbidearteko akordioa eta legegintzako herri-ekimen baten bidez eskumen berriak lortzea. 

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X