DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lorategi Hirian 98 etxebizitza babestu eraikitzea adostu dute Donostiako Udalak eta Jaurlaritzak

Donostiako Udala dagoeneko urbanizazio lanak egiten ari da inguru horretan, eta etxebizitzak eraikitzeko lanak datorren urteko erdialdean hastea aurreikusten da.
Etxebizitzak egingo diren eremua Donostiako Loiola auzoan

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak Loiola auzoko Lorategi Hiriko lursailetan 98 etxebizitza babestu eraikitzeko akordioa sinatu dute astearte honetan. 

Horretarako, Donostiako Udalak 2.700 metro karratu lagatu ditu —udal jabegoko bi partzela doan utzi, alegia— babes ofizialeko 63 pisu eta 35 etxebizitza tasatu egiteko. 

Ekitaldia Loiolako Lorategi Hiriko hirigintza-esparruaren erdi-erdian izan da, eta lankidetza-hitzarmena Eneko Goia alkateak eta Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak sinatu dute. 

Donostiako Udala dagoeneko urbanizazio lanak egiten ari da inguru horretan, eta etxebizitzak eraikitzeko lanak datorren urteko erdialdean hastea aurreikusten da.

Gaurkoa aurrerapausoa da, Gipuzkoako hiriburuan 1.350 etxe babestu egiteko martxan dagoen bide-orrian.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X